50. zk., 2004ko martxoaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
1357
43/2004 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, kirurgia plastiko eta konpontzaileko mediku espezialisten kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin betiko zerrenda (lortutako puntuen arabera antolatutakoa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen duena. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 273/2002 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, kirurgia plastiko eta konpontzaileko mediku espezialisten kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori maiatzaren 21eko EHAAn, 94 zenbakian, argitaratu zen. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren azaroaren 4ko 672/2003 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, kirurgia plastiko eta konpontzaileko mediku espezialisten kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lortutako puntuen arabera antolatutakoa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zen. Deialdiko 5.7 oinarri-arauan xedatutakoaren ildotik, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak oposizio-aldia gainditu dutenen behin betiko zerrenda, epaimahaiak onartutakoa, aginduko du argitaratzeko EHAAn. Argitalpen horrek bi eranskin jasoko ditu. Horregatik guztiagatik eta langileak direla-eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa EBATZI DUT: Lehena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, kirurgia plastiko eta konpontzaileko mediku espezialisten kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin betiko zerrenda, horretarako, ebazpen honekin batera doazen I. eta II. eranskinak erabilita. I. eranskinean destino-eskubidea duten langileen zerrenda agertuko da, eta, II. eranskinean, berriz, oposizio-aldia gainditu dutenen zerrenda jasoko da. Bigarrena.– I. eranskinean agertzen direnek beren destinoa aukeratu beharko dute 10 egun balioduneko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; horretarako, lehenengo, eskaera egiteko eredua eskuratu beharko dute (deialdiko 4.1 oinarri-arauan adierazitako egoitzetan), eta, gero, eredu hori bete eta aurkeztu. Izangaietako bakoitzak zenbanahi destino aukeratu ahal izango du, betiere, bakoitzaren lehentasunen arabera, ordenan adierazita. Hirugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 17a. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendaria, M.ª JESÚS MÚGICA ANDUAGA.
NAN	IZENA ETA DEITURAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	 GUZTIRA DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 TOTAL 14.600.294	FERREIRO GONZALEZ, ISABEL	79,4600	40, 3175	119,7775 16.507.312	MARTINEZ FLOREZ, ALFREDO	71,0200	42, 0000	113,0200 16.247.355	BETRAN VISUS, ANDRES	64,7000	43,3975	 108,0975
NAN	IZENA ETA DEITURAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	 GUZTIRA DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 TOTAL 				 14.600.294	FERREIRO GONZALEZ, ISABEL	79,4600	40, 3175	119,7775 16.507.312	MARTINEZ FLOREZ, ALFREDO	71,0200	42, 0000	113,0200 16.247.355	BETRAN VISUS, ANDRES	64,7000	43,3975	 108,0975 17.213.479	LLOP ADRIAN, MARIO	66,0650	30,9200	 96,9850 15.990.604	LEGORBURU FAUS, MARTA	63,7900	28, 0700	91,8600 30.611.895	REGALADO BILBAO, JAVIER	61,2500	24, 4125	85,6625 12.373.654	MELENDEZ BALTANAS, JAVIER	61,1250	21, 0600	82,1850 2.893.953	IGLESIAS URRACA, CARMEN MARIA	61,8250	15, 8500	77,6750I. ERANSKINA / ANEXO I
BFE KIRURGIA PLASTIKOA ETA KONPONTZAILEA / FEA CIRUGÍA PLÁSTICA Y REPARADORA
TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE
II. ERANSKINA / ANEXO II
BFE KIRURGIA PLASTIKOA ETA KONPONTZAILEA / FEA CIRUGÍA PLÁSTICA Y REPARADORA
TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE