50. zk., 2004ko martxoaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1352
44/2004 DEKRETUA, martxoaren 9koa, Sailburuaren Kabinetearen zuzendaria izendatzen duena. Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatz-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko martxoaren 9an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe,
1. artikulua.– Iñaki Gorostidi Gorostegi jauna Sailburuaren Kabinetearen zuzendari izendatzea. 2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 2004ko martxoaren 9an. Lehendakaria, JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU. Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua. ANA AGUIRRE ZURUTUZA.XEDATU DUT: