50. zk., 2004ko martxoaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1348
4/2004 DEKRETUA, martxoaren 11koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan dolu ofiziala deklaratzeko dena. Gaurko egunez Madrilen egindako atentatu terroristek eragin duten samina dela-eta, biktimenganako, horien familienganako, Madrilgo herritarrenganako eta triskantza honen ondorioz sufritzen dugun herri guztienganako elkartasuna adieraztearren, eta bai hainbeste ankerkeria inspiratu eta burutu dutenenganako gaitzespena azaltzearren ere, honako hau
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoan, 2004ko martxoaren hamabia, hamahirua eta hamalaua dolu egun ofizial deklaratzea.
AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 2004ko martxoaren 11n. Lehendakaria JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.XEDATU DUT