Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2004ko martxoaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
1225

IRAGARKIA, ondoren zehazten diren arauekiko arau-hausteak direla-eta irekitako espedienteen gainean Herritarren Segurtasunerako zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazteko dena. Direlako arauak: Herritarren Segurtasuna babesteari buruzko 1/1992 Lege organikoa, otsailaren 21ekoa; Segurtasun Pribatuari buruzko 23/1993 Legea, uztailaren 30ekoa; eta Segurtasun Pribatuaren Araudia onartzeko 2364/1994 Errege Dekretua, abenduaren 9koa.

Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoaz ohartarazten zaie:

1.– Ebazpen horrek ez du agortu administrazio-bidea eta beraren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango diozu Segurtasun sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Halaber, espedientea ikusteko aukera duzu; Segurtasun Sailburuordearen Kabinetean dago, Erandioko Larrauri Mendotxe Bidea, 18.

2.– Isuna ordaintzeko epea:

a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Gorako errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino luzeagoa bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten.

(212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduari buruzkoa -44.3, 44.1 eta 44.4. artikuluak)

3.– Isuna hurrengo zerrendako edozein banku kontutan ordaindu ahal da. Interesatuaren izen-abizenak eta espedientearen zenbakia azalduko dira, eta ordainketa Herrizaingo Sailari dagokiola adieraziko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren Kontu Orokorra

Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK

Kontu zk. 2095-0631-55-21-31000143

Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa-KUTXA

Kontu zk.: 2101-0760-69-0002788214

Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa-VITAL Kutxa.

Kontu zk.: 2097-0178-92-0015172561

4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, behartze-bidez ordainaraziko da interesatuaren ondaretik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

IZEN-ABIZENAK ESP. ZK. LEGE-HAUSTE EBAZPEN ZEHAPENA HAUTSITAKO

EGUNA EGUNA ARAUA

APELLIDOS Y NOMBRE N.º EXP.– FECHA INFRAC. FECHA RESOL. SANCION ART. INFRING.

SANTAMARIA LITE, VICENTE 405X0301296-5 28-05-03 14-11-03 301 eur. 23ñ) LOPSC

155.1.2b) RSP

Bilbao, 2004ko urtarrilaren 18a.

Herritarren Segurtasunerako zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala