45. zk., 2004ko martxoaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
1223
EBAZPENA, Bizkaiko Garraio Partzuergoarena, Bilboko Metropoli Trenbidearen 2. Lineako 2. aldian, Etxebarri eta Sestao geltokietako ikuskatzaileen gelen, eta langileentzako komunen, aldagelen, garbiketa gelen eta egoitzen ekipamenduaz hornitzeko lehiaketaren lizitazioa iragartzeko dena.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusia.
b) Espedientea tramitatzen duen atala: Azterlan eta Plangintza Zerbitzua.
c) Espediente zenbakia:
2.– Kontratuaren helburua:
a) Helburuaren deskribapena: BMTren 2. Lineako 2. aldian, Geltokietako Ikuskatzaileen gelak eta langileentzako komun, aldagela, garbiketa gela eta egoitzen ekipamenduaz hornitzea. Etxebarri eta Sestaoko geltokiak, Plegu Teknikoen baldintzen arabera.
b) Erlokako banaketa eta kopurua: ez dago.
c) Aurkezteko tokia: BMTren 2. lineako 2. aldian. Etxebarri eta Sestaoko geltokiak.
d) Burutzeko epea edo emateko azken eguna: Lau (4) hilabete.
3.– Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko era.
a) Tramitazioa: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa.
4.– Lizitazioaren oinarrizko kontua.
Zenbatekoa: ehun eta laurogeita hemeretzi mila hirurehun eta hirurogeita hamar euro eta hogeita hamasei zentimo (199.370,36 euro).
5.– Bermeak.
Behin-behinekoa: Lizitazioaren aurrekontuaren %2
Behin betikoa: Esleipen aurrekontuaren %4.
6.– Dokumentazio eta informazio bideak.
a) Erakundea: Bizkaiko Garraio Partzuergoa.
b) Helbidea: Ugasko, 5 bis-1. esk.
c) Herria eta posta kodea: 48014 Bilbo.
d) Telefonoa: 94-476.61.50.
e) Telefaxa: 94-475.00.21.
f) Dokumentuak eta informazioa eskatzeko azken eguna: 2004ko apirilaren 15eko hamabiak.
7.– Kontratistaren betekizun zehatzak: pleguan adierazitakoak.
8.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.
a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko apirilaren 16ko hamabiak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguetan adierazitakoak.
c) Aurkezteko tokia:
1.a Erakundea: Bizkaiko Garraio Partzuergoa.
2.a Helbidea: Ugasko, 5 bis-1. esk.
3.a Herria eta posta kodea: 48014 Bilbo.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: sei hilabete, luzapenik gabe.
e) Aldaeren onespena: bai, lizitatzailearen iritziz.
9.– Eskaintzen irekiera.
a) Erakundea: Bizkaiko Garraio Partzuergoa.
b) Helbidea: Ugasko, 5 bis-1. esk.
c) Herria: 48014 Bilbo.
d) Data: 2004ko apirilaren 19a
e) Ordua: ordu bata.
10.– Bestelako informazioak.
Proposamenen bat postaz jasoko balitz, Kontratazioaren Araudi Orokorraren 100. artikuluan ezarritakoaren arabera, aipatu irekiera 2004ko apirilaren 29an egingo da, ordu eta leku berean.
11.– Iragarpen gastuak: Bai, esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidaltzeko data (hala badagokio): 2004ko otsailaren 25a.
Bilbao, 2004ko otsailaren 25a.
LEHENDAKARIA.