Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2004ko martxoaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bizkaiko Garraio Partzuergoa
1222

EBAZPENA, Bizkaiko Garraio Partzuergoarena, "Bilboko Metropoli Trenbidearen 2. lineako 2. aldian, Urbinaga-Sestao eta Etxebarri-Ariz bidezatietako instalazioetako Segurtasun eta Zaintza Zerbitzua"ri buruzko lehiaketaren lizitazioa iragartzeko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusia.

b) Espedientea tramitatzen duen atala: Azterlan eta Plangintza Zerbitzua.

c) Espediente zenbakia:

2.– Kontratuaren helburua:

a) Helburuaren deskribapena: Bilboko Metropoli Trenbidearen 2. lineako 2. aldian, Urbinaga-Sestao eta Etxebarri-Ariz bidezatietako instalazioetako Segurtasun eta Zaintza.

b) Erlokako banaketa eta kopurua: ez dago.

c) Aurkezteko tokia: BMTren 2. lineako 2. aldian. Urbinaga-Sestao eta Etxebarri-Ariz bidezatiak.

d) Burutzeko epea edo emateko azken eguna: Hamar (10) hilabete.

3.– Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko kontua.

Zenbatekoa: Laurehun eta laurogei mila euro (480.000 euro), BEZ barne.

5.– Bermeak.

Behi-behinekoa: Lizitazioaren aurrekontuaren %2.

Behin betikoa: Esleipen aurrekontuaren %4.

6.– Dokumentazio eta informazio bideak.

a) Erakundea: Bizkaiko Garraio Partzuergoa.

b) Helbidea: Ugasko, 5 bis-1. esk.

c) Herria eta posta kodea: 48014 Bilbo.

d) Telefonoa: 94-476.61.50.

e) Telefaxa: 94-475.00.21.

f) Dokumentuak eta informazioa eskatzeko azken eguna: 2004ko apirilaren 15eko hamabiak.

7.– Kontratistaren betekizun zehatzak: pleguetan adierazitakoak.

8.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko apirilaren 16eko hamabiak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguetan adierazitakoak.

c) Aurkezteko tokia:

1.a Erakundea: Bizkaiko Garraio Partzuergoa.

2.a Helbidea: Ugasko, 5 bis-1. esk.

3.a Herria eta posta kodea: 48014 Bilbo.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: Sei hilabete, luzapenik gabe.

e) Aldaeren onespena: Bai, lizitatzailearen iritziz.

9.– Eskaintzen irekiera.

a) Erakundea: Bizkaiko Garraio Partzuergoa.

b) Helbidea: Ugasko, 5 bis-1. esk.

c) Herria: 48014 Bilbo.

d) Data: 2004ko apirilaren 19a

e) Ordua: hamaika eta hogeita hamarrak.

10.– Bestelako informazioak.

Proposamenen bat postaz jasoko balitz, Kontratazioaren Araudi Orokorraren 100. artikuluan ezarritakoaren arabera, aipatu irekiera 2004ko apirilaren 29an egingo da, ordu eta leku berean.

11.– Iragarpen gastuak: Bai, esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidaltze data (hala badagokio): 2003ko otsailaren 25a.

Bilbao, 2004ko otsailaren 25a.

LEHENDAKARIA.


Azterketa dokumentala