45. zk., 2004ko martxoaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
1221
EBAZPENA, Bizkaiko Garraio Partzuergoarena, "Bilboko Metropoli Trenbidearen 2. linean, 2. aldian, Geltokietako Errotulazioa egiteko Proiektuaz" hornitzeko lehiaketa lizitazioa iragartzeko dena".
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusia.
b) Espedientea tramitatzen duen atala: Azterlan eta Plangintza Zerbitzua.
c) Espediente zenbakia:
2.– Kontratuaren helburua:
a) Helburuaren deskribapena: BMTren 2. Linean, 2. aldian, Geltokietako Errotulazioa Egiteko Proiektua. Etxebarri eta Sestaoko geltokiak, Plegu Teknikoen baldintzen arabera.
b) Erlokako banaketa eta kopurua: ez dago.
c) Aurkezteko tokia: BMTren 2. linean, 2. aldian. Etxebarri eta Sestaoko geltokiak.
d) Burutzeko epea edo emateko azken eguna: Sei (6) hilabete.
3.– Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko era.
a) Tramitazioa: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa.
4.– Lizitazioaren oinarrizko kontua.
Zenbatekoa: Zortziehun eta berrogeita zazpi mila eta bederatziehun eta hirurogei euro eta hogeita hamabi zentimo (847.960,32 euro).
5.– Bermeak.
Behin-behinekoa: Lizitazioaren aurrekontuaren %2
Behin betikoa: Lizitazioaren aurrekontuaren %4.
6.– Dokumentazio eta informazio bideak.
a) Erakundea: Bizkaiko Garraio Partzuergoa.
b) Helbidea: Ugasko, 5 bis-1. esk.
c) Herria eta posta kodea: 48014 Bilbo.
d) Telefonoa: 94-476.61.50.
e) Telefaxa: 94-475.00.21.
f) Dokumentuak eta informazioa eskatzeko azken eguna: 2004ko apirilaren 15eko hamabiak.
7.– Kontratistaren betekizun zehatzak: pleguetan adierazitakoak.
8.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.
a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko apirilaren 16eko hamabiak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguetan adierazitakoak.
c) Aurkezteko tokia:
1.a Erakundea: Bizkaiko Garraio Partzuergoa.
2.a Helbidea: Ugasko, 5 bis-1. esk.
3.a Herria eta posta kodea: 48014 Bilbo.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: sei hilabete, luzapenik gabe.
e) Aldaeren onespena: ez.
9.– Eskaintzen irekiera.
a) Erakundea: Bizkaiko Garraio Partzuergoa
b) Helbidea: Ugasko, 5 bis-1. esk.
c) Herria: 48014 Bilbo.
d) Data: 2004ko apirilaren 19a
e) Ordua: hamabi eta hogeita hamarrak.
10.– Bestelako informazioak.
Proposamenen bat postaz jasoko balitz, Kontratazioaren Araudi Orokorraren 100. artikuluan ezarritakoaren arabera, aipatu irekiera 2004ko apirilaren 29an egingo da, ordu eta leku berean.
11.– Iragarpen gastuak: Bai, esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidaltze data (hala badagokio): 2004ko otsailaren 25a.
Bilbao, 2004ko otsailaren 25a.
LEHENDAKARIA.