45. zk., 2004ko martxoaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
1218
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzearen gainean burututako 699/03 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 4 zk.ko Epaitegia
Judizioa: L2 699/03 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Talika S.L.
Abokatua: Arbide Olaizola, Ignacio.
Prokuradorea: Juan Ramón Alvarez Uria.
Demandatua: Juan Jose Artano Alkiza.
Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.
2003.12.05ean, aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza ondokoa baita:
"Auzitegietako prokuradore Juan Ramón Alvarez Uríak eta Talika S.L.k Juan Jose Artano Alkiza auzi-iheslariaren aurka aurkeztutako demanda onesten dudanez, indargabetutzat deklaratzen dut aldeak lotzen dituen errentamendu kontratua; ondorioz, iraitzi egingo da demandatua etxebizitzatik (Elizasu kalea, 15, Donostia). Etxea uztera kondenatzen dut, hortaz, demandatua. Ohartarazten zaio demandatuari ezen, epaia ez badu errekurritzen, bota egingo dela demandaren onarpen autoan ezarritako egunean, baldin eta hori bada legezko eran alde exekutatzaileak eskatzen duena. Kondenatzen dut, baita ere, demandatua, auzi-jartzaileari 2.884,86 euro (bi mila zortziehun eta laurogeita lau euro eta laurogeita sei zentimo) ordaintzera, apiriletik irailera arteko hileei dagozkien errentengatik; horiei, interpelazio judizialetik aurrera sorrarazitako legezko interesak gehituz. Salbuetsi egiten dira, aipatu egun horretatik aurrera sorrarazitako errentak direla-eta, alde demandatzaileari legozkiokeen akzioak, dagokion bide prozesala erabiliz gauzatu baititzake. Alde demandatuari ezartzen zaizkio, beren-beregi, kostuak.
Jakinarazi bekie aldeei, epai honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela aditzera emanez. Errekurtso hori epaitegi honetan aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost eguneko epearen barruan. Dena den, errekurtso onartu dakion, PZLb-ko 449.1 artikuluan ezarritakoa bete beharko du demandatuak.
Eman bedi, bil bekio testigantza eta eraman bedi originala epaitegi honetako Epaien Liburura.
Eta epai honen bitartez, eman, agindu eta sinatu egiten dut."
Juan Jose Artano Alkiza demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.
Auzi-iheslari den demandatuak apelazio errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.
Ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan egin beharko da errekurtsoa, epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurka egindako erabakiak zehaztu (PZLb, 457.2 artikulua).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago auzitegi honetako Idazkaritzan.
Donostia-San Sebastián, bi mila eta lauko urtarrilaren hogeita hirua.
IDAZKARI JUDIZIALA.