Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2004ko martxoaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
1212

EBAZPENA, 2004ko otsailaren 12koa, Lege Araubideko zuzendariarena, 374/03 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 051/2004/V espedientea, prozedura laburtua, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea xedatzen duena, eta balizko interesdunei aipaturiko epaitegi horretan agertzeko dei egiten diena.

Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak, 374/03 prozedura laburtua, administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea bidaltzeko eskatu du. Ertzaintzako funtzionario batek jarri du auzi-errekurtsoa Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Segurtasun sailburuordearen ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek berretsi egiten du Giza Baliabideen zuzendariak 2003ko maiatzaren 23an emandako ebazpena; honen bidez bigarren jarduerara pasatzeko eskaera gaitzesten zen.

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan jasotakoarekin bat etorriz, eta Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 19ko 358/1999 Dekretuaren 7. artikuluan Lege Araubideko Zuzendaritza honi izendatzen zaizkion eskuduntzen arabera,

EBATZI DUT:

1.– Eskaturiko administrazio-espedientea Bilboko Administrazio-Auzibideko 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea.

2.– Aipaturiko espedientean interesen bat izan dezaketenei dei egitea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bederatziko eguneko epean, Bilboko Administrazio-Auzibideko 2 zenbakiko Epaitegian ager daitezen euren bidezko interesen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 12a.

Lege Araubideko zuzendaria,

MARIA LUISA ARENAZA GARAI.


Azterketa dokumentala