Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2004ko martxoaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1211

EBAZPENA, 2004ko urtarrilaren 20koa, Lanbide Heziketako zuzendariarena, Lanbide Heziketako Prestakuntza-Zikloetara sartzeko probetarako deialdia egiten duena.

Lanbide Heziketako Prestakuntza-Zikloetarako sarrera arautzen duen 1998ko martxoaren 10eko Aginduak honako hau xedatzen du bere 2.1.1 artikuluan: prestakuntza-zikloetara sartzeko proba baterako deialdia egin dezakeela Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.

Horregatik, hauxe

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Deialdia.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren 1998ko martxoaren 10eko Aginduaren bitartez, Lanbide Heziketako Prestakuntza-Zikloetarako sarrera arautzen da (apirilaren 8ko EHAA). Bada, 2004. urteari dagokionez, Lanbide Heziketako Erdi-Mailako eta Goi-Mailako prestakuntza-zikloetara —agindu horretan zehaztutakoetara— sartzeko probetarako deialdia egiten da.

2. artikulua.– Izangaiak.

Aipatu probak egin ahal izateko, 1998ko martxoaren 10eko aipatu aginduaren 2.2.1 eta 2.3.1 artikuluetan proba bakoitzerako ezarritako baldintzak bete beharko dituzte izangaiek.

Erdi-mailako probak:

Erdi-Mailako Prestakuntza-Zikloetara sartzeko proban parte hartzeko, ondoko baldintzak bete beharko dira:

– Proba egiten den urtean gutxienez hamazortzi urte egitea.

– Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak edota afiliatuta dagoen lan-mutualitateak emandako ziurtagiriaren bitartez, gutxienez urte bateko lan-esperientzia izatea egiaztatzea (egiaztagirian enpresa eta kontratazio-aldia zehaztu beharko dira).

Gizarte-garantiako programa bat gaindituta izatea.

Goi-mailako probak:

Proba egiten den urtean hogei urte eginda dauzkaten lagunek parte hartu ahalko dute Goi-Mailako Prestakuntza-Zikloetara sartzeko probetan

Teknikari titulua egiaztaturik izanik, arauz ezarritako lanbide-arlo antzeko edo berdineko goi-mailako prestakuntza-ziklo batera sartu nahi dutenek proba egiteko, proba egiten den urtean 18 urte eginda izan beharko dituzte.

3. artikulua.– Proben edukia.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetariko edozeinetan egin ahalko da, eta bere edukia bat etorriko da 1998ko martxoaren 10eko Aginduaren 2.2.2 eta 2.3.2 artikuluan zehaztutako helburuekin.

2.– Sartu nahi den prestakuntza-zikloa edozein delarik ere, erdi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak bi parte izango dutu: soziolinguistikoa eta zientifiko-teknologikoa.

3.— Goi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak bi parte izango ditu: parte orokorra eta parte espezifikoa. Azken parte horri dagokionez, hiru lanbide-arlo finkatu dira, eta, I. eranskinean zehazten denez, euretariko bakoitzean Batxilergoko sei irakasgaiko eskaintza egingo da, eta proba espezifikoa egiteko, irakasgai horietako bi aukeratu beharko ditu izangaiak.

4. artikulua.– Salbuespenak.

1.– Ziurtagiri akademiko egokiaren bitartez, 25etik gorakoek unibertsitatera sartzeko proba osorik gainditu dutela kreditatzen dutenek honako hauek eska ditzakete: erdi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probatik salbuestea, eta ,halakorik bada, goi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probaren parte orokorra egitetik salbuestea.

2.– Egin nahi dituzten lanbide-ikasketekin bat datorren lan-esperientzia, gutxienez urte batekoa, kreditatzen dutenek honako hauek eska ditzakete: erdi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko parte zientifiko-teknologikoko aparatu teknologikoa egitetik salbuestea, eta, halakorik bada, goi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probaren parte espezifikotik salbuestea.

Lan-esperientzia egiaztatzeko honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Interesatuak egindako lan-jarduera, horretan egindako lan kopurua eta kontratuaren iraupena berariaz jasotzen dituen ziurtagiria, enpresak emana.

b) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak edota afiliatuta dagoen lan-mutualitateak emandako ziurtagiria, non enpresa eta kontratazio-aldia zehazten diren.

3.– Halaber, tituluaren fotokopia konpultsatuaren edo tasak ordaindu izana egiaztatzeko agiriaren bitartez, egin nahi dituzten lanbide-ikasketei dagokien teknikari tituluaren badutela egiaztatzen dutenek honako hau eska dezakete: goi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probaren parte espezifikoa egitetik salbuestea.

4.– Salbuespen eskabideak betiere ikastetxe ofizialeko artezkariari zuzendu beharko zaizkio, hain justu ere inskripzioa formalizatzen denean, eta goragoko idatz-zatietan zehazten denez, kasuan kasuko aginduzko agiriak izan beharko dituzte.

5.– Probak egiten diren ikastetxeen iragarki-oholean, 2004ko maiatzaren 20an, emango dira argitara eskabideen gaineko ebazpenak, salbu eta Bizkaian non Miguel De Unamuno DBHn argitaratuko baitira.

5. artikulua.– Inskripzioak eta informazioa.

1.– Proba hauek egiteko, prestakuntza-zikloa egin nahi duten ikastetxean onartzeko eskabidea formalizatu beharko dute izangaiek, hartarako ezar daitezen epeen barruan, eta eskabide horrekin batera, II. eranskinean agertzen den inprimakian inskripzioa egin beharko dute.

2.– Inskripziorako inprimakian, probak zein lurraldetan egin nahi diren adierazi beharko da.

3.– Aurreinskripzioak amaituta, bi eguneko epearen barruan, inskribatutako ikasleen sarrera-probaren eskabide-inprimakien kopiak (II. eranskina) Lanbide Heziketako Lurralde-unitateari bidali beharko dizkio ikastetxeak.

4.– Onartzeko eskabide egiten deneko ikastetxeak informazioa emango die interesatuei ondokoaz: azterketak zein egunetan egingo diren, proben edukiak etab.

6. artikulua.– Probak egitea.

1.– Egin beharreko proben egutegia:

ERDI-MAILAKO PZ: GOI-MAILAKO PZ: EGUNA/ORDUA

Soziolinguistika Parte orokorra maiatzaren 25a 15:00ak

Zientifiko-teknologikoa Parte espezifikoa maiatzaren 26a 15:00ak

2.– Probak non egingo diren.

Araba: Mendizabala GMLHI. Lasarteko errepidea z/g Vitoria-Gasteiz

Bizkaia: Bilboko Nazioarteko Erakustazokako 1 Pabiloia. Torres Quevedo Plaza z/g Bilbao.

Gipuzkoa: Easo GMLHI. Felipe IV etorbidea, 1. Donostia-San Sebastián

Probak egiten direneko ikastetxeko idazkaritzak ondokoak zaindu beharko ditu: ariketak eta euren kalifikazioak eta ikasleen espedienteak, salbu eta Bizkaian non Miguel De Unamuno BHIk zainduko baititu. Poza Lizentziatuaren kalea, 1 Bilbao.

Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak egingo ditu prozesuaren gaineko ikuskaritza- eta –aholkularitza-lanak.

7. artikulua.– Proben emaitzak eta erreklamazioak.

2004ko ekainaren 3an, 12:00etan, proba egin zeneko ikastetxearen iragarki-oholean emango argitara emaitzak, salbu eta Bizkain non Miguel de Unamuno BHIn argitaratuko baitira. Poza Lizentziatuaren kalea, 1 Bilbao. Aipatu unetik eta ekainaren 4ra arte (12:00etan) erreklamazioak egiteko epea zabalik egongo da. Bestalde, probaren emaitzak argitara eman diren ikastetxearen idazkaritzan egin beharko dira erreklamazioak.

Aipatu ikastetxeen iragarki-oholetan, 2004ko ekainaren 7ko 11:00etan emango da argitara erreklamazioen gaineko ebazpena.

8. artikulua.– Proben ziurtagiriak.

Proba gainditu duten ikasleek kreditatze-ziurtagiriak eskura ditzakete 2004ko ekainaren 3tik aurrera, emaitzak argitara eman direneko ikastetxearen idazkaritzan hain juxtu ere.

9. artikulua.– Plazak erreserbatzea.

Sarrera frogatik datozen ikasleei prestakuntza-zikloko plaza guztietarik %25 erreserbatuko zaizkie. Plaza horiek guztiak ezin badira bete probatik datozen ikasleekin, sobran direnak zuzeneko sarrerakoei gehitu zaizkie.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Prozedura gaineko gaietan Agindu honetan arautu gabeko kasuetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean, ezarritakoa aplikatuko da.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 20a.

Lanbide Heziketako zuzendaria,

IÑAKI MUJIKA AIZPURUA.

I. ERANSKINA

A AUKERA

lanbide-arloak Batxilergoko gaiak

– Administrazioa: – II Gizarte Zientziei aplikatutako Matematikak

– Merkataritza eta Marketinga:

Informatika: – Enpresen ekonomia eta antolamendua.

– Ostalaritza eta Turismoa:

– Komunitatearentzako zerbitzu soziokulturalak. – Hizkuntza (atzerriko bigarren hizkuntza bat)

Informatika:

– Zuzenbidea.

– Administrazio eta kudeaketa prozesuak.

B AUKERA

lanbide-arloak Batxilergoko gaiak

– Eraikuntza eta Obra Zibila. – Elektronika.

– Fabrikazio Mekanikoa: – Fabrikazio mekanikoaren teknikak.

– Ekoizpenerako zerbitzuk eta mantenimendua. – Mekanika.

– Elektrizitatea eta Elektronika: – Marrazketa teknikoa (I eta II)

– Zura eta altzariak – Teknologia industriala II.

– Itsas eta arrantza jarduerak (Ekoizpen akuikolaren zikloa izan ezik) – Elektroteknika

– Arte grafikoak.

– Ibilgailu autopropulsatuen mantentze-lanak.

– Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza:

C AUKERA.

lanbide-arloak Batxilergoko gaiak

– Kimika – Giza anatomia eta fisiologia.

– Irudia eta soinua – Teknologia industriala II.

– Itsas eta arrantza jarduerak (Ekoizpen akuikolaren zikloa bakarrik) – Ingurumenaren eta lurraren zientziak. Fisika.

– Nekazal jarduerak – Kimika

– Elikagaien industriak. – Biologia.

– Osasungintza

– Beira eta zeramika

– Irudi pertsonala.

– Gorputz-ekintzak.

II. ERANSKINA
ERDI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOTARA SARTZEKO PROBETAN IZENA EMATEKO ESKABIDEA
(Véase el .PDF)
GOI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOTARA SARTZEKO PROBETAN IZENA EMATEKO ESKABIDEA
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala