45. zk., 2004ko martxoaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1210
HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: "Agindua, 2003ko azaroaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Musika Eskoletako irakasleak habilitatzeko kurtsoetara onartutakoen zerrendak argitara emateko dena".
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2004ko azaroaren 4ko Aginduaren bitartez (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 247. zk., 2003ko abenduaren 18koa), argitara ematen dira Musika Eskoletako irakasleak habilitatzeko kurtsoetara onartutakoen zerrendak. Eta agindu horretan aipatu bezalako hutsak atzeman direnez gero, zuzendu egiten dira segituan:
I. eranskinean, 24608 eta 24610 orrialdeetan, bai esuakraz eta bai gaztelaniaz, honako hau esaten da.
NAN IZEN-ABIZENAK
34.106.210 PERURENA URIA, MAITE
Eta honako hau esan behar da:
NAN IZEN-ABIZENAK
34.106.219 PERURENA URIA, MAITE