Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2004ko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1197

AGINDUA, 2004ko otsailaren 16koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuetan etorkinen parte-hartzea bultzatu eta indartzeko laguntzetarako dei egiten duena, ekainaren 25eko 155/2002 Dekretua garatuz. Dekretu horren bitartez, immigrazio alorreko jarduerak burutzeko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren laguntzak arautzen dira.

Ekainaren 25eko 155/2002 Dekretuaren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Immigrazio Zuzendaritzak lehiaketaren prozeduraren bidez eman beharreko laguntzen oinarrizko ildoak arautu dira.

Agindu hau Dekretuaren V. kapituluan aurrez ikusitako laguntzei buruzkoa da; laguntza horiek dira irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuetan etorkinen parte-hartzea bultzatu eta indartzeko.

Agindu honen xedea laguntza-eskabideen baldintzak eta laguntzak eskatzeko epea ezartzea da.

Horri jarraiki, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea laguntzetarako dei egitea da, irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuetan etorkinen parte-hartzea bultzatu eta indartzeko. Laguntza horien xedea, atzerritar etorkinek askatasuna eta elkarte-aniztasuna sustatzen duten jardueretan parte hartzea eta antolatzea sustatzen duten programak dira (EAEko Elkarteei buruzko otsailaren 12ko 3/1988 Legean aurrez ikusitako araudi eta printzipioen, eta Euskal Autonomia Estatutuko 9.2 artikuluaren arabera), bai eta etorkinei demokraziaren, aniztasun politikoaren eta giza eskubideen balioei buruzko prestakuntza eskaintzeko programak ere, gure erkidegoko gizartean, kulturan eta politikan parte har dezaten.

2.– Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak 2004. urtean egingo dira.

2. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Laguntza hauek nortasun juridiko propioa duten irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek eska ditzakete, banaka edo partzuergoan elkarturik, betiere ondoko baldintzak betetzen badituzte:

1.– Helbide soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren etorkin atzerritarren promozioan lan egitea.

3. artikulua.– Aurrekontu-kreditua.

Kapitulu honen barruan diru-laguntza jaso dezaketen 2004rako programetara zuzendutako aurrekontu-kreditua 40.000,00 eurokoa da. Zenbateko hori aldatu ahal izango da ekainaren 25eko 155/2002 Dekretuaren 3.1.2 artikuluan aurrez ikusitako baldintzetan.

4. artikulua.– Eskabideen aurkezpena: modua eta epea.

Eskabideak, Agindu honi I. eranskin gisa gehitutako instantzia bidez eta, II., III., VI. eta V. eranskinen arabera, beharrezko diren eskabide-orri eta dokumentazioarekin, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Immigrazio Zuzendaritzara bidali beharko dira (Donostia kalea, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ), urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurrez ikusitako moduan.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera kontatzen hasita.

5. artikulua.– Dokumentazioa.

Eskabidea aurkezteko unean ondokoak eramango dira:

1.– Eskabide-inprimakia behar bezala beteta, eranskinen arabera.

2.– Zerga-betebeharrak eta gizarte-segurantzakoak bete izana egiaztatuko duen Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren ziurtagiri eguneratua, agindu hau argitaratu baino hilabete lehenagoko datarekin, gehienez ere, eta Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.

3.– Erakunde eskatzaileak jaso dituen edo eskatuta dituen eta ebazteko geratzen diren diru-laguntzei buruz egindako zinpeko aitorpena eta, hala badagokio, Erakundeak Programa egiteko dagokion partaidetza ekonomikoaren emaitzazko kopuruaren ziurtagiria.

4.– Erakundeak bazkideen, laguntzaileen eta Erakundeari lotutako bestelako pertsonen kopuruari buruz egindako zinpeko aitorpena.

5.– Programan aurrez ikusitako sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.

6.– Programarekin lortu nahi diren helburuen deskribapena.

7.– Jardueraren bidezkotasunaren eta egokitasunaren justifikazio arrazoitua.

8.– Elkartearen Estatutuen kopia.

9.– Jardueren memoria, ebaluazio-planak eta ebaluazio-adierazleak.

10.– Hala badagokio, zenbait Erakundek diru-laguntza partzuergo gisa eskatzen dutenean, Erakundeek Programaren garapenean dituzten konpromisoak bilduko dituen Erakundeen akordioa jasoko duen dokumentuaren ziurtagiria.

11.– Baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten eta deialdi honetan aurrez ikusitako laguntza-eskabidearen azterketarako interesa duten bestelako dokumentuak.

6. artikulua.– Eskabidearen akatsen zuzenketa.

Diru-laguntzak jasotzeko eskabideak osorik betetzen ez badira edo adierazitako dokumentazioa falta bada, interesatuari errekerimendua egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzen dezan edo aginduzko dokumentuak aurkez ditzan. Halaber, hala egin ezean bere eskaera atzera egintzat hartuko dela adieraziko zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan aurrez ikusi bezala eman beharreko ebazpenaren ondoren.

7. artikulua.– Esleipen eta ponderazio irizpideak.

1.– Laguntzetarako esleipen eta ponderazio irizpideak ondokoak izango dira:

a) Genero-ikuspegia barne hartzea, emakumezkoen eta gizonezkoen egoera, baldintza eta behar ezberdinak kontuan hartuta. Hamabost puntura bitartean.

b) Esku-hartzearen helburu izan daitezkeen pertsonek programa lantzen eta burutzen parte hartzea, gizartearen parte-hartzea bultzatzeko irizpide nagusiaren barruan.

b.1.– Balore demokratikoen, aniztasun politikoaren eta giza eskubideen ezagutza sustatzea. Hamar puntura bitartean.

b.2.– Jarduketak etorkin atzerritarren parte-hartze eta antolakuntzaren sustapenera egokitzea. Hamar puntura bitartean.

c) Bestelako Erakunde Publiko edo Pribatuek herriko jardueraren xedeari emandako estaldura. Hamabost puntura bitartean.

d) Jarduketak eta programak etorkinen gizarteratzera, etorkin behartsuenen promoziora eta diskriminazioaren aurkako borrokara bideratzea.

d.1.– Euskal Autonomia Erkidegoko antolamendu politiko eta administratiboari buruzko ezagutza sustatzea. Hamar puntura bitartean.

d.2.– Jardueraren helburu izan daitezkeen pertsonak. Hamar puntura bitartean.

e) Erakunde eskatzaileek diru-laguntzaren xede diren programak garatzen daramaten denbora. Hamar puntura bitartean.

f) Erakunde eskatzaileek ebaluazio-planak eta ebaluazio-adierazleak izatea. Hamar puntura bitartean.

g) Programaren bideragarritasuna. Hamar puntura bitartean.

8. artikulua.– Deialdiaren ebazpena.

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Immigrazioko Zuzendariak, Euskal Autonomia Erkidegoko immigrazioaren esparruan jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituen Dekretuan aurrez ikusitako kide anitzeko organoak aurkeztu diren eskabideei buruz egindako txostena aldez aurretik aztertu ondoren, diru-laguntzak emateari buruzko Ebazpena emango du eta erakunde interesatuei jakinaraziko die sei hilabeteko gehieneko epean, Agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera kontatzen hasita. Ondoren, ebazpena EHAA aldizkarian argitaratuko da.

2.– Adierazitako epea amaitu eta jakinarazpena egin ez bada, egindako eskaera ezetsitzat hartu ahal izango da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Lege horrek Administrazioari berariaz ebazteko ezartzen dion betebeharraren kaltetan izan gabe.

9. artikulua.– Betebeharrak.

1.– Agindu honen babesean emandako diru-laguntzen Erakunde onuradunek immigrazioaren esparruan jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituen ekainaren 25eko 155/2002 Dekretuaren 8. artikuluan aurrez ikusitako betebeharrak dituzte.

2.– Adierazitako araudiak aipatzen dituen memoriak eta egiaztagiriak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, jarduera amaitzen denetik aurrera kontatzen hasita.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Erregimen Osagarria

Agindu hau immigrazioaren esparruan jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituen ekainaren 25eko 155/2002 Dekretuaren garapena eta gauzatzea da.

Bi araudiek aurrez ikusi gabekoan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

Bigarrena.– Errekurtsoak.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta interesatuek Aginduaren kontrako aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, Agindua esandako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.– Indarrean sartzea

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 16a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

I. ERANSKINA

2004. URTERAKO LAGUNTZA EKONOMIKOEN
ESKABIDEA: IRABAZI ASMORIK GABEKO
ERAKUNDE PRIBATUETAN ETORKINEN
PARTE-HARTZEA BULTZATU ETA INDARTZEKO LAGUNTZAK

Eskatzailea:_____________________________________

Ordezkotza_________________ NAN/AIZ_______________________________

Erakundea_____________________________

AZALPENA

Lehenengoa.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Aginduan araututako eta _____________-(e)ko _____________ zenbakiko EHAA aldizkarian argitaratutako laguntza-deialdian exijitzen diren baldintzak betetzen ditut.

Bigarrena.– Eskabidearekin batera (1. eranskina), Dekretuak eta deialdi hau arautzen duen Aginduak aipatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuak eta gainerako egiaztagiriak aurkeztu ditut, II., III., IV., eta V. eranskinen arabera.

ESKARIA

_____________ euroko diru-laguntza jasotzea; horretarako, laguntza-deialdian eskatutako dokumentazioa eta datuak aurkeztu ditut.

___________-(e)n, 2004ko _____-aren ___-(e)an.

ESKATZAILEA

IMMIGRAZIO ZUZENDARI JAUNA – ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA - VITORIA-GASTEIZ

II. ERANSKINA

ESKABIDE-ORRIA. 2004. URTEA: IRABAZI ASMORIK GABEKO ERAKUNDE PRIBATUETAN ETORKINEN
PARTE-HARTZEA BULTZATU ETA INDARTZEKO LAGUNTZAK

GKE/Erakunde eskatzailea:	

	

Proiektuaren izenburua:	

	

Deialdia:	

	

Erregistro-zk.:	

	

Data:	

INFORMAZIO OROKORRA

PROIEKTUA AURKEZTEKO DATUAK

Proiektuaren izenburua (gehienez hamar hitzetan):

	

EAEko hedapena (hartzen dituen inguruak):

	

GKE/Erakunde eskatzailea:	

(Dokumentazioa/Informazioa erantsi III. ERANSKINEAN)

	

Helbidea/Sozietatearen egoitza:	

Telefonoa:	

Faxa:	

Posta elektronikoa:	

IFZ:	

Eraketa-data:	

Izaera juridikoa:

	

EAEn ardura duen pertsona:

	

Kargua:	

Sinadura, eskabidearen erantzukizuna bere gain hartzeko:

	

Harremanetarako pertsona:	

IRAUPENA

Aurrez ikusitako hasiera-data:	

Aurrez ikusitako amaiera-data:	

Proiektua gauzatzeko guztira zenbat hilabete beharko diren:	

FINANTZAKETA, GUZTIRA

Kostua, guztira:

EUSKO JAURLARITZARI eskatutako ekarpena:

Eskatu edo emandako bestelako ekarpenak (zehaztu):	

1.– PROIEKTUAREN DESKRIBAPEN LABURRA (proiektua zertan den laburtu, daturik garrantzitsuenak adierazita: 5-10 lerrotan deskribatu proiektuaren zergatia, helburuak, eta espero diren emaitzak, baita interesgarri izan daitezkeen bestelako datuak ere)

2.– KOKAPEN ZEHATZA. (Proiektua non gauzatuko den: EAEko eskualdeak, hiriak, auzuneak, udalerriak)

3.– AURREKARIAK, TESTUINGURUA ETA ZERGATIA (Azaldu nola sortu zen ekimena, zein lotura dagoen proiektua aurkezten duen erakundearen eta EAEn ekintza jasoko duten pertsonen artean, zein toki-erakundek, nazioarteko erakundek,… parte hartzen duten; EAEn egin diren antzeko ekimen eta proiektuak deskribatu, proiektua gauzatzeko nolako koordinazioa egingo den, nola egin den identifikazioa eta formulazioa eta aurretiaz azterketarik dagoen; halakorik balego, IV. Eranskinean jasoko da; adierazi testuingurua osatzeko bestelako datu interesgarriak).

4.– HARTZAILEAK (proiektuaren onuradun edo hartzaile diren pertsona edo taldeak, hau da, nori zuzentzen zaion proiektua)

4.1.– Identifikazioa (sektorea, adina, kopurua, …., sexuen arabera bereizita

4.2.– Hautatzeko irizpideak (egoki iritziz gero, taldearekin egindako beste jarduera batzuk azaldu)

4.3.– Proiektuan, zein fasetan hartzen duten parte (hasierako harremanak, jardueran parte hartzea, nola, noiz, eta abar)	

5.– PROIEKTUAREN HELBURU ZEHATZA (Azaldu zer eragin positibo lortu nahi den berehala xede-taldeetan, proiektua arrakastaz burutuz gero)

6.– LORTU NAHI DIREN EMAITZAK (zehaztu, numeroen bidezko adierazleak erabilita, proiektua gauzatzen ari den bitartean egingo diren produktu eta zerbitzuak, eginiko jardueren emaitza izan eta helburua lortzeko aukera emango dutenak)

7.– AURREZ IKUSITAKO JARDUEREN ZERRENDA (deskribatu emaitzak lortzeko egingo diren ekintzak, ekintza bakoitzerako behar diren giza-baliabideak eta baliabide tekniko eta materialak zehaztuz. V. eranskinean egin beharko da kostuaren banaketa).

8.– JARDUEREN KRONOGRAMA (7. atalean deskribatutako jarduerak lehenengo zutabean zerrendatuko dira. X batez adieraziko da jarduera bakoitza gauzatzeko denbora).

JARDUERAK

Hiruhilekoa 	1.	2.	3.	4.	

					

					

					

					

					

					

					

9.– PROIEKTUA FINANTZATZEKO AURREKONTUA. FINANTZATZAILEEN ARABERAKO BANAKETA (V. eranskinean zehaztuko da aurrekontu-partida bakoitzeko aurreikusten den kostuaren banaketa, finantzatzaileak adierazita).

PARTIDAK	EUSKO 	EAEko beste 	Erakunde 	Beste 	 GUZTIRA

	JAURLARITZA	administrazio 	eskatzailea 	ekarpen pribatu

		publiko batzuk 		batzuk

KOSTUAK 						

A.I. Materialak eta ekipoak						

A.II.langileak*						

A.III. Bidaiak eta egonaldia						

A.IV. Kontratazioak						

A.V. Publizitatea						

A.VI. Funtzionamendua **						

GUZTIRA,

EUROTAN						

Kostu guztien

gaineko ehunekoa						

*Langile-gastuek ezin dute gainditu Programaren Aurrekontuaren %30.

**Funtzionamendurako gastuen ehunekoak ezin izango du gainditu Eusko Jaurlaritzari eskatutako dirulaguntzaren kostuen %15, Eusko Jaurlaritzari eskatutako zenbatekoa 24.000 euro edo gutxiago bada; %10, 24.000 euro eta 48.000 euro bitartekoa bada, eta %5, 48.000 euro baino gehiago bada.

10.– BIDERAGARRITASUN ETA JARRAIPENARI BURUZKO TXOSTENA (kanpoko laguntza amaituta, proiektuak etorkizunean iraungo duela bermatzen duten faktoreak, proiektuak jarraitzen badu; kasu horretan, IV. Eranskinean jasoko dira egindako azterketa teknikoak, beste erakundeekiko hitzarmenak, gizarte eta kulturari buruzko ezaugarriak, prestakuntzarako aurrez ikusitako neurriak…, hots, epe luzean proiektuak jarraituko duela ziurtatzen duten datuak).

11.– BESTE KONTU GARRANTZITSU BATZUK

11.1.– Genero-ikuspegia, proiektuan eta hartzaileei dagokienez. Emakumezkoen egoeran eta genero-harremanetan esku hartzearen eraginak neurtzeko adierazleak.	

	

11.2.– Nola laguntzen du proiektuak atzerritar etorkinei balio demokratikoen, politika aniztasunaren eta giza eskubideen berri ematen?

11.3.– Erabiliko den metodologia. Azaldu zergatik aukeratu den metodologia hori.

11.4.– Bestelako gizarte erakunde eta instituzio publikoekiko koordinazio-ildoak.	

12.– ERANSKINEN ZERRENDA ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

III. ERANSKINA.– GKE/erakunde eskatzailearen dokumentazio/informazioa (informazio hau behin bakarrik aurkeztuko da, deialdian aurkeztutako proiektuak hainbat izanik ere):

a) Dagokion Erregistroko inskripzioaren eta estatutuen fotokopia kautotua, baita eskabidea sinatzen duen pertsonaren ahalordetze-agiriarena ere (baldin eta lehenengo aldiz aurkezten bada edo 2003. urtean aurkeztutako dokumentazioaren aldean aldaketarik badago)

b) Dekretu honetan jasotako laguntzak eskatu nahi dituzten erakunde guztiek ondokoak aurkeztu beharko dituzte: IFZ txartelaren fotokopia, eta zerga-betebeharrak eta gizarte segurantzarekikoak ordainduta daudela ziurtatzeko agiria, agindu hau argitaratu baino hilabete lehenagoko datarekin, gehienez ere.

c) Erakundearen organigrama. EAEn, estatuan, Europan dauden soldatapeko langileak eta soldatarik ez dutenak. Bazkideen kopurua, boluntarioen kopurua, laguntzaileak eta erakundeko kideak. EAEko edota beste lekuren bateko ordezkaritzak. Immigrazio arloko beste erakunde batzuekiko atxikimendua edo afiliazioa.

d) Aurreko urteko kontu-balantzea.

e) Aurkezten den arloan duen esperientzia. Azken urteetan bideratu diren antzeko proiektuak. Proiektuen izenburuak eta zenbatekoa eurotan.

f) Partzuergorik bada, dagokion hitzarmena.

IV. ERANSKINA.– Proiektuaren jarraipena ziurtatzen duen beharrezko dokumentazioa aurkeztu: hitzarmenak, abalak, EAEko beste erakunde batzuen gutunak; proiektuak etorkizunean iraungo duen ziurta dezakeen beste edozein informazio;

V. ERANSKINA.– Aurrekontu-banaketa, partida eta finantzatzaileen arabera. Giza baliabideak, baliabide materialak eta teknikoak zehaztu, jarduera bakoitzeko kostua adierazita. Hala badagokio, erakunde eskatzaileez kanpoko proforma-fakturak, aurrekontuak edota balorazioak aurkeztu.


Azterketa dokumentala