Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2004ko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1194

EBAZPENA 2004 urtarrilaren 26koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena Iberdrolak eskatuta, Galdakaoko udalerrian 13,2 kV-ko Urreta-Erreka Ondo Zto. 4 aireko linea elektrikoaren aldarazpena 41 eta 43-0 euskarri artean eta deribazioa 185 zenbakidun Artola T.Z.era 43 eta 5 euskarrien artean, proiektua burutzeko eragindako finkak okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten duena.

Erref.:L-5735-As-gf

ESP.: ATH-2002-122

Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia zuzendariaren 2003 martxoaren 17eko Ebazpenak aipatutako instalazio elektrikoa onuragarria dela aitortu zuen.

Arlo elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluak xedatutakoaren arabera, onuragarria dela aitortuz gero, ezinbestekoa izango da eragindako ondasunak okupatzea edo eragindako eskubideak eskuratzea. Horrez gain, aitorpen horrek premiazko okupazioa ere badakar, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutako ondorioetarako.

Horregatik, eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluak (1954-12-17ko EAO) xedatutakoa betetzeko, Lurralde Bulegoak ebatzi du dei egitea eragindako eskubide eta ondasunen jabe eta titularrei Galdakaoko Udaletxera etor daitezen bilera batera; izan ere, udal horretan daude eragindako ondasunak. Bilera horretan eragindako ondasunak okupatu aurreko aktak egingo dira eta, hala balegokio, behin betiko okupazioa.

Bestalde, bilerara agertu beharko dira interesdunak eta eragindako ondasunen gainean edozein eskubide edo interesen tituludunak edo, bestela, haien ordezkariak joan ahal izango dira. Ordezkariak joanez gero, behar bezala baimendutako ordezkariak izan beharko dira. Bilerara titulartasuna egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioaren azkeneko ordainagiria eraman beharko dira. Gainera, aditu edo notario batekin ere joan ahal izango dira, nahi izanez gero.

Okupatu aurreko aktak honekin batera doan zerrendan jarritako egun eta tokietan egingo dira. Horren berri emateko, zitazio-zedula bana bidaliko zaio titular bakoitzari, eta bertan adieraziko zaio bileraren tokia, eguna eta ordua. Horrez gain, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutako gainontzeko iragarkiak ere egingo dira.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen erregelamenduko 56.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, argitaratutako zerrendan agertu ez diren interesatuek edo eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek aukera dute idatziz edozein alegazio aurkezteko Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde Bulego honetan Bilboko Concha Jenerala kaleko 23 zenbakiko 5. solairuan, alegazioak aurkezteko epea aurreko aktak egiteko egunean amaituko da, eta alegazioen helburua da eragindako eskubide eta ondasunen zerrendan egindako akatsak zuzentzea.

Aditzera ematen da, halaber, iragarki honek jakinarazpenaren balioa izango duela identifikatu ezin izan diren interesatuentzat, ukitutako ondare eta eskubideen titular ezezagunentzat eta helbide ezezaguna dutenentzat, hala ezartzen baitu azaroaren 30eko 30/1992 Legeak – Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak- 59.4 artikuluan, eta hala agintzen baita Nahitezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan.

Bilbao, 2004 urtarrilaren 26a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSE ANDRES BLASCO.

RELACION DE BIENES Y DERECHOS AFECTADOS POR EL PROYECTO

HONAKO PROIEKTUAK ERAGINDAKO ONDASUNAK ETA ESKUBIDEAK:
Línea eléctrica aérea a 13,2 kV Urreta.-Erreka Ondo Cto. 4 variante entre los apoyos 41 y 43-0 y derivación al C.T. 185 Artola entre los apoyos 43-5, en el término municipal de Galdakao
Galdakaoko udalerrian 13,2 kV-ko Urreta-Erreka Ondo zto. 4 aireko linea elektrikoaren aldarazpena 41 eta 43-0 euskarrien artean eta deribazioa 186 zenbakidun Artola T.Z.era 43 - 5 euskarrien artean.

Ref. / Err.: L-5735-ATH-2002-122-As-gf

	DATOS CATASTRALES	Titular y Domicilio

	KATASTROKO DATUAK	Titularra eta Helbidea

N.º Parcela S/ 	Políg. N.º	Parcela N.º	Paraje		Mes	 Dia	Hora	Ayuntamiento

Plano

Lursailaren zenbakia 	Poligonoa	Lursaila	Parajea		 Hilea	Eguna	Ordua	Udaletxea

planoaren arabera

10	15	74		FERNANDO BASAÑEZ ELORDIETA	MARZO	24	12	 GALDAKAO

12	15	74		BARROETA ALDAMAR-6-1.º-DCHA

				48009-BILBAO

14	15	66		CARLOS SOLANO BELAUSTEGUIETA	MARZO	24	13	 GALDAKAO

				DIPUTACION-6-1.º-DCHA.

				BILBAO

16	14	43		ROMAN ZARANDONA ZAGARMINAGA	MARZO	24	13,30	 GALDAKAO

				C.º BIZKAI-9

				GALDAKAO


Azterketa dokumentala