Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2004ko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1187

EBAZPENA, 2004ko otsailaren 17koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Carlota Arguimberri Zuloaga andrea Lehendakaritza Saileko Harreralari-Telefonari kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Carlota Arguimberri Zuloaga andrea Lehendakaritza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako Harreralari Telefonari kargutik (1751 kodea, 4 dotazioa) kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2004ko otsailaren 23tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lehendakaritzako idazkari nagusiari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengotik, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 17a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala