36. zk., 2004ko otsailaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ipar Kutxa Rural
1042
IRAGARKIA, Ohizko Biltzar Nagusirako deialdia egiteari buruzkoa.
Ipar Kutxa Rural, S. Coop. de Créditoren Kontseilu Artezkariak, Baltzu Estatutu eta indarreango legeei jarraituz, Ohizko Biltzar Nagusira deitzen ditu bere Bazkideak. Berau, 2004ko martxoaren 6an, larunbata, Euskalduna Jauregian, Abandoibarra Kalea-4, Bilbo 48011, goizeko 11 t’erdietan ospatuko da lehenengo deialdian. Eta egun eta leku berean ordu erdi beranduago, 12etan, bigarren deialdian. Hona hemen
GAI ZERRENDA
1.a Urte Kontuak (Balantzea, Galera eta Irabazien Kontua eta Txostena), eta Kudeaketa Txostenaren Azterketa eta Onarpena, bai Ipar Kutxa Rural, S. Coop. de Créditorenak, bai bateraturiko Ipar Kutxa Taldearenak, baita Kontseilu Artezkariak garatutako kudeaketarena, Kontuhartzaile Txostenen irakurketa barne; guzti hau 2003.ko Urtealdiari dagokionez
2.a Gaindikin Garbien Banaketaren proposamena.
3.a Ipar Kutxa Ruralaren Kontuhartzaileen berrizendapena 2004.ko Urtealdirako.
4.a Kontseilu Artezkariaren Proposamenak eta Txostenak.
5.a Zaintza Batzordearen hiru (3) kide titular eta bi (2) ordezkoren izendapena edota berrizendapena.
6.a Baliabide Batzordearen hiru (3) kide titular eta bi (2) ordezkoren izendapena edota berrizendapena.
7.a Eskaera eta Galderak.
8.a Kontseilu Artezkariari, Biltzar Nagusian hartutako akordioak osotu, konpondu, interpretatu, garatu eta, kasu balitz, teknikoki aldatzeko baimena eman, akordioak publiko mailara igotzeko beharrezkoak dituen ahalmenen ordea utziz.
9.a Biltzarreko Agiriaren irakurketa eta onarpena edo, kasu balitz, bi kideren izendapena berau sinatzeko.
Deialdi honetatik aurrera, edozein bazkidek 2003ko Urtealdiari dagozkion Urte Kontuak, Kudeaketa Txostena, Gaindikin Garbien Banaketaren Proposamena, Kontuhartzaileen Txostena, bai Ipar Kutxa Ruralari soilik dagozkionak, bai Ipar KutxaTaldeari bateraturik dagozkionak, eta Gai Zerrendaren 4. puntuari dagozkion proposamenen testu osoa aztertzeko aukera izango du egoitza sozialean, berauen eskuratzea edo doaneko igorpena eskatu ahal dituelarik.
Bilbao, 2004ko otsailaren 12a.
Presidentea,
JUAN URIARTE CEARRETA.
Ekitaldi honetara joan ahal izateko, bazkide izaera benetakotzen dituzten agiriak eta N.A.N. aurkeztu beharko dira.