Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2004ko otsailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1041

EDIKTUA, 2004ko urtarrilaren 26koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, "Satur y Manu, SL" enpresari 03.0408.48.02.01.02. espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinaraztekoa.

Nik, Adolfo González Berruetek, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizen aldetik, hau jakinarazten dut: "Satur y Manu" enpresak aurkeztutako 03.0408.48.02.01.02 zenbakiko errekurtsoaren espedientea amaitu da eta ebazpena hartu da: "Satur y Manu" enpresaren izenean eta ordez Manuel Angel Fernandez Cortes jaunak aurkeztutako errekurtsoa ezetsi egin da, eta ondorioz, berretsi egin da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Bizkaiko lurralde ordezkariak SH40/03 zehapen-espedientearen gainean 2003ko maiatzaren 7an hartutako ebazpena. Ebazpen horren bidez, enpresari mila bostehun eta bi euro eta berrogeita hamalau zentimoko (1.502,54 euro) isuna jarri zitzaion, Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko Legearen 14. eta 22. artikuluetan ezarritakoa ez betetzeagatik.

Dena dela, enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Antonio Trueba kalea, 7, Sestao). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri edo ez, Luis Vázquez Val enpresak edo Gastañabalza, S.L enpresak zehapenaren zenbatekoa sartu beharko du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak Bilbao Bizkaia Kutxan duen sarreren kontu baimenduan (2095-0631-54-2203005921 kontua), eta sartu ere, hamabost eguneko epean, ebazpena jakinarazten zaion egunetik aurrera. Dirua sartzerakoan espedientearen zenbakia adierazi behar du.

Betebehar hau konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartu zuen dekretu horrek).

Enpresak horren guztiorren berri izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 26a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala