Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2004ko otsailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1040

EDIKTUA, 2004ko urtarrilaren 26koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, "Francisco Javier Gabarri Vargas"enpresari 03.0374.48.02.01.02 espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinaraztekoa.

Nik, Adolfo González Berruetek, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizen aldetik, hau

jakinarazten dut: "Morkaitz, SA"enpresak aurkeztutako 03.0374.48.02.01.02 zenbakiko errekurtsoaren espedientea amaitu da eta ebazpena hartu da: enpresa horren izenean eta ordez Jose Maria Garcia Perez jaunak ezarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egin da, eta ondorioz, berretsi egin da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Bizkaiko lurralde ordezkariak SH-639/02 zehapen-espedientearen gainean 2003ko martxoaren 27an hartutako ebazpena. Ebazpen horren bidez, "Francisco Javier Gabarri Vargas" enpresari bederatzi mila eta hamabost euro eta hemezortzi zentimoko (9.015,18 euro) isuna jarri zitzaion honako hauek hausteagatik: Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 14. eta 17. artikuluak (azaroaren 10eko EBO), eta eraikuntza-lanetan segurtasun eta osasunaren alorrean bete beharreko gutxieneko neurriak ezarri zituen urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuaren IV. Eranskineko 11. artikulua, C zatia, 5. puntua (urriaren 25eko EBO). "Morkaitz, SA" enpresa izendatu zen isunaren erantzule solidario.

Dena dela, enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Pau Casals kalea, 11-2.a, Bilbao). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri edo ez, "Francisco Javier Gabarri Vargas" enpresak edo "Morkaitz, SA" enpresak zehapenaren zenbatekoa sartu beharko du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak Bilbao Bizkaia Kutxan duen sarreren kontu baimenduan (2095-0631-54-2203005921 kontua), eta sartu ere, hamabost eguneko epean, ebazpena jakinarazten zaion egunetik aurrera. Dirua sartzerakoan espedientearen zenbakia adierazi behar du.

Betebehar hau konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartu zuen dekretu horrek).

Enpresak horren guztiorren berri izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 26a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala