Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2004ko otsailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1039

EDIKTUA, 2004ko urtarrilaren 26koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, "Bau-Lan Estructuras, SL"enpresari 03.0118.48.02.01.02. espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinaraztekoa.

Nik, Adolfo González Berruetek, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizen aldetik, hau

jakinarazten dut: "Bau-Lan Estructuras, SL"enpresak aurkeztutako 03.0118.48.02.01.02 zenbakiko errekurtsoaren espedientea amaitu da eta ebazpena hartu da: "Bau-Lan Estructuras, SL"enpresaren izenean eta ordez Roberto Bengoa Larringan jaunak aurkeztutako errekurtsoa baietsi egin da eta, ondorioz, deuseztatu egin da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Bizkaiko lurralde ordezkariak SH-568/02 zehapen-espedientearen gainean 2003ko abenduaren 13an hartutako ebazpena. Ebazpen horren bidez, enpresari mila bostehun eta bi euro eta berrogeita hamalau zentimoko (1.502,54 euro) isuna jarri zitzaion eta "Jaureguizahar Promoción Gestión Inmobiliaria, SL"enpresa erantzule solidario izendatu zen. Beraz, jarritako isuna indarrik gabe uzten da eta egintzak akta idatzi aurreko unera atzeratuko dira, beste ebazpen bat eman ahal izateko.

Dena dela, enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Bergara hiribidea, 1, Bilbao). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Enpresak horren guztiorren berri izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 26a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala