Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2004ko otsailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1038

IRAGARKIA, Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariarena; beraren bidez, "Galdames II"meatze-emakidaren titularra den Cantera de Galdames II, S.A.k dagozkion lan, instalazio eta zerbitzuak garatzeko beharrezkoak dituen lurrak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia argitaratu da.

1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazten da 2004ko martxoaren 10ean, goizeko 11etatik aurrera, Galdameseko (Bizkaia) udaletxean, "Galdames II"meatze-emakidaren titularra den Cantera de Galdames II, S.A.k dagozkion lan, instalazio eta zerbitzuak garatzeko beharrezkoak dituen lurrak okupatu aurreko aktak egingo direla. Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 18ko 280/2003 Dekretuaren bidez, lur horiek lehenbailehen okupatu beharrekoak direla adierazi zen. Okupazio horrek honako interesatuak ukitzen ditu:

Leandro Asla Egusquiza, Agustín Asla Egusquiza, Baldomero Asla Egusquiza, Ramón Asla Egusquiza, Matilde Asla Bastida, Fermín Asla Peña, Alejandro Asla Peña, Leónides Asla Peña, José Luis Asla Peña, Manuel Asla Peña, Teresa Asla Altube, José Manuel Asla Fernández, Jesús Mª Asla Fernández, Yolanda Asla Fernández, Rosa Mª Asla Fernández eta Alfonso Asla Fernández.

Interesatuek beren adituak eta notario bat ekarri ahal izango dituzte iragarritako ekitaldi honetara.

Eta, beraz, guztiak jakinaren gaineran egon daitezen, hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Deia eta El Correo Español egunkarietan eta Galdameseko Udaleko iragarki-oholean argitaratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 6a.

Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala