Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2004ko otsailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
1036

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Santiago ospitalerako X izpien kirurgia-arku bat eskuratzeko hornidura-kontratazioa egiteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Santiago Ospitalea, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako erakunde publikoa, Olagibel kalea 29, 01004-Vitoria-Gasteiz (Araba), Kontratazio Administratiboko Departamentua. Telefonoa: 945 00 78 28. Faxa: 945 00 78 91. Web orria: www.osakidetza-svs.org/osakidetza/cas/general.htm.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ekonomia eta Finantza arloko Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 150/20/0/0226/O121/ 022004.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Santiago ospitalerako X izpien kirurgia-arku bat eskuratzea.

b) Loteak: lote bakarra.

c) Gauzatzeko lekua: Santiago Ospitalea.

d) Gauzatzeko epea: berehalakoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 44.000 euro, BEZ barne.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak: ikusi 1. puntua.

a) Agiriak: ikusi 1 a) puntua.

b) Argibideak: ikusi 1 a) puntua.

c) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino sei egun baliodun lehenago.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa.

8.– Eskaintzak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko martxoaren 10a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan eskatutakoa.

c) Aurkezteko lekua: ikusi 1 a) puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, jendaurrean irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Lekua: ikusi 1 a) puntua.

b) 2004ko martxoaren 22a.

c) Ordua: 09:30ak.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 3a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

EGUZKIÑE DE MIGUEL AGUIRRE.


Azterketa dokumentala