Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2004ko otsailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
1029

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: "Ebazpena, 2004ko urtarrilaren 26koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Galdamesko (Bizkaia) Arenaza I Leizea, Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun izendatzeko espedientea, Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen arauetara egokitzeko, berrireki, jendaurrean jarri eta interesdunak entzuteko".

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Goian aipatutako moduko hutsa egin zenez Galdamesko (Bizkaia) Arenaza I Leizea, Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun izendatzeko espedientea, Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen arauetara egokitzeko, berrireki, jendaurrean jarri eta interesdunak entzuteko, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak 2004ko urtarrilaren 26an emandako Ebazpenaren testuan, (2004ko otsailaren 16ko EHAA, 31 zk.), hutsaren zuzenketa egiten da 1. eremuari dagokion planoa erreproduzituz.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala