Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2004ko otsailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1025

55/2004 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, hutsik dauden destinoak esleituko dira, eta pertsonal estatutarioa izendatuko da, teknikari espezialista profesionalen lanbide-taldean, maisu industrialen kategoriako destinoak betetzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 301/2002 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, teknikari espezialista profesionalen lanbide-taldean, maisu industrialen kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori maiatzaren 30eko EHAAn, 101 zenbakian, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren azaroaren 21eko 707/2003 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, teknikari espezialista profesionalen lanbide-taldean, maisu industrialen kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin betiko zerrenda (lortutako puntuen arabera antolatutakoa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zen.

Aipatutako deialdi horren 5.8 oinarri-arauan ezarritakoari jarraituz, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez esleituko dira destinoak eta egingo dira dagozkien izendapenak; hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horregatik guztiagatik eta langileak direla-eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehena.– Teknikari espezialista profesionalen lanbide-taldean, maisu industrialen kategorian, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan hutsik dauden destinoak betetzeko esleipenak egitea, eta pertsonal estatutarioaren egoerara helduko diren langileen izendapenak egitea, ebazpen honekin batera doan eranskinean ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute, bakoitzari dagokion destinoko lanpostuaz jabetzeko; epe hori esleipen-ebazpena Euskal Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da kontatzen.

Destinoa jabetzan hartzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian izango da, bere egoitza zentralean, eta txanda irekiaren bidez destinoren bat hartu behar dutenek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ekitaldi horretan:

– Zinpeko aitorpena edo hitzematea, hau jakinarazteko: ez dutela diziplinako espediente baten bidez inongo Administrazio Publikotako zerbitzutik bereizi, eta ez dagoela inhabilitatuta zeregin publikoetan jarduteko.

– Mediku-azterketa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio-zerbitzuak emandakoa, destinoko lanpostua behar bezala betzeteko gaikuntza psikofisikoa baduela egiaztatzeko.

Horretarako, idatzizko jakinarazpena bidaliko zaie esleipendunei eskabidean agertzen den helbidera, eta hor adieraziko zaie zein zentrotan egin behar duten mediku-azterketa.

Minisbaliatu-egoera aitortuta duten esleipendunek, berriz, mediku-azterketa horretan egiaztatu behar dute esleitu zaien destinoko lanpostua betetzeko behar besteko gaitasuna badutela; horrez gain, hala dagokionean, txosten berean adierazi beharko da lanpostuan zein moldaketa egin behar den minusbaliatuaren lanari egokitzeko.

Esleipendunak, gorago ezarritako epean, adierazitako dokumentazioa dakartela aurkezten ez badira, edo, dokumentazioa aztertuta, 3.2 oinarri-arauan eskatutako betekizunen bat bete gabe dagoela ikusten bada, ezin izango dira langile estatutario gisa esleitu zaien lanpostuaren jabe egin, eta baliorik gabe geratuko dira ordura arteko jarduketak; horrez gain, hasierako eskaera faltsutzegatik izan dezaketen erantzukizuna ere eskatu ahal izango zaie.

Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira aurkeztu ezean dagokion epearen barruan, edo, hala badagokio, emandako luzapenean, hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak galduko dituztela.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetzeko ekitaldia bete duten esleipendunak, egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, osasun-zerbitzuetan esleipendunetako bakoitzari dagokion erakundean.

Hirugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 20a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JOSU I. GARAY IBAÑEZ DE ELEJALDE.

ERANSKINA / ANEXO
MAISU INDUSTRIALA / MAESTRO INDUSTRIAL
BARNE SUSTAPENEKO TXANDA / TURNO PROMOCION INTERNA

NAN	IZENA ETA DEITURAK	ESLEITUTAKO LANPOSTUA	

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	PLAZA ADJUDICADA	

			

11.713.561	RODRIGUEZ GOMEZ, VIRGILIO	GALDAKAOKO OSPITALEA	

		HOSPITAL GALDAKAO	

TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE

NAN	IZENA ETA DEITURAK	ESLEITUTAKO LANPOSTUA	

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	PLAZA ADJUDICADA	

			

72.389.417	NIETO CRESPO, MANUEL	GURUTZETAKO OSPITALEA	

		HOSPITAL CRUCES	

EASL-AREN 3- ALDI BATERAKO XEDAP. PERTSON. TXANDA / TURNO PERSONAL DISP. TRAS. 3ª LOSE

NAN	IZENA ETA DEITURAK	ESLEITUTAKO LANPOSTUA	

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	PLAZA ADJUDICADA	

			

14.924.561	IBARRONDO IBERGARAY, RAFAEL	GORLIZKO OSPITALEA	

		HOSPITAL GÓRLIZ	


Azterketa dokumentala