Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2004ko otsailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

SPRI SA
773

IRAGARKIA, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, A.B.–rena (ISEB, AB.), hornitzaile izan litezkeenei dei egiteko dena.

Xedea: irudirako eta diseinurako aholkularitza.

Hornitzaile izangaien sailkapena: enpresako jardueran eskarmentua duten komunikazio agentziak.

Xedea: ISEB, A.B.–ren argitalpenen inprimaketa.

Hornitzaile izangaien sailkapena: PC eta Macintosh-en inguruneetan filmazio zerbitzua eskaintzen duten inprentak.

Xedea: publizitate-baliabideak kudeatzea eta banatzea.

Hornitzaile izangaien sailkapena: baliabideen kudeatzaileak.

Xedea: kongresu eta gertaeren idazkaritza teknikoa.

Hornitzaile izangaien sailkapena: gertaera garrantzitsuak antolatzen eskarmentua duten enpresak.

Xedea: euskarara, ingelesera eta frantsesera itzultzeko zerbitzua.

Hornitzaile izangaien sailkapena: testu teknikoetan eskarmentua duten enpresak. Kontuan hartuko da, aipatutakoez gain, beste hizkuntza batzuetan ere itzulpen zerbitzua izatea.

Xedea: standak diseinatzea eta muntatzea.

Hornitzaile izangaien sailkapena: standak jarri, muntatu, desmuntatu, idazkuna jarri eta biltegiratzeko gaitasuna duten enpresak.

Emandako xehetasun pertsonalak ISEB, A.B.–ren fitxategi automatizatu batean bildu ahal izango dira, horren helburua konpainia honek kontratatuko dituen ondasun eta zerbitzuen hornitzailegaien zerrenda kudeatzea delarik. Halaber, Fitxategian sartu, bertako xehetasunak aldatu, indargabetu edo aurkatzeko eskubidea ere hor dago, erabili nahi duenak eskabidea idatziz bidali beharko diolarik ISEB, A.B.–ri (Kale Nagusia, 35-3, 48009 Bilbao); betiere Izaera Pertsonaleko Xehetasunak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraiki.

Curriculum-a nora bidali eta informazioa non eskatu ahal den:

ISEB, AB.

Komunikazio eta Marketing Saila

Kale Nagusia 35, 3. solairua

48009 BILBAO

Tel.: 94 403 70 18

Bilbao, 2004ko urtarrilaren 12a.

Zuzendari Nagusia,

AITOR COBANERA.


Azterketa dokumentala