Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2004ko otsailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

SPRI SA
772

IRAGARKIA, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, A.B.–rena (ISEB, AB.), hornitzaile izan litezkeenei dei egiteko dena.

Xedea:

dokumentazioa diseinatu eta prestatzea Europako erakunde publikoei lankidetza proiektuak aurkezteko.

proiektuon idazkaritza teknikoa burutzea, horiek onartu eta gero.

Hornitzaile izangaien sailkapena: laguntza kontuetan eskarmentua duten aholkularitza-enpresak eta/edo erakunde komunitarioak.

Xedea: laguntza publikoak eskura ditzaketen proiektuen ebaluazio teknologikoa.

Hornitzaile izangaien sailkapena: berrikuntza eta teknologiaren arloetan eskarmentua duten pertsona fisikoak edo juridikoak.

Xedea: laguntza eskura dezaketen enpresa-proiektuen ebaluazioari edo balioztapenari behin behineko laguntza eskaintzea.

Hornitzaile izangaien sailkapena: enpresa-proiektuen kudeaketa eta analisia ezagutzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak.

Xedea: industriaren zein zerbitzuen arlokoak izan daitezkeen sektoreko azterlanak eta/edo berariazko ekoizpenak burutzea.

Hornitzaile izangaien sailkapena: azterlanak burutzen eskarmentua duten aholkularitza-enpresak.

Emandako xehetasun pertsonalak ISEB, A.B.–ren fitxategi automatizatu batean bildu ahal izango dira, horren helburua konpainia honek kontratatuko dituen ondasun eta zerbitzuen hornitzailegaien zerrenda kudeatzea delarik. Halaber, Fitxategian sartu, bertako xehetasunak aldatu, indargabetu edo aurkatzeko eskubidea ere hor dago, erabili nahi duenak eskabidea idatziz bidali beharko diolarik ISEB, A.B.–ri (Kale Nagusia, 35-3, 48009 Bilbao); betiere Izaera Pertsonaleko Xehetasunak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraiki.

Curriculum-a nora bidali eta informazioa non eskatu ahal den:

ISEB, AB.

Enpresa Garapeneko Arloa

Kale Nagusia 35, 3. solairua

48009 BILBAO

Bilbao, 2004ko urtarrilaren 12a.

Zuzendari Nagusia,

AITOR COBANERA.


Azterketa dokumentala