26. zk., 2004ko otsailaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
SPRI SA
771
IRAGARKIA, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, A.B.–rena (ISEB, AB.), hornitzaile izan litezkeenei dei egiteko dena. Xedea: ISEB, A.B.–ko langileentzako eta beste agente batzuentzako prestakuntza-ikastaro irekiak, egokitutako prestakuntza ikastaroak edo beste era batekoak. Hornitzaile izangaien sailkapena: enpresa eta profesionalak prestakuntza zerbitzuz hornitzen espezializatutako enpresak. Emandako xehetasun pertsonalak ISEB, A.B.–ren fitxategi automatizatu batean bildu ahal izango dira, horren helburua konpainia honek kontratatuko dituen ondasun eta zerbitzuen hornitzailegaien zerrenda kudeatzea delarik. Halaber, Fitxategian sartu, bertako xehetasunak aldatu, indargabetu edo aurkatzeko eskubidea ere hor dago, erabili nahi duenak eskabidea idatziz bidali beharko diolarik ISEB, A.B.–ri (Kale Nagusia, 35-3, 48009 Bilbao); betiere Izaera Pertsonaleko Xehetasunak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraiki. Curriculum-a (espezializazio-arloak adieraziz) nora bidali behar den: ISEB, AB. Giza-Baliabideen Saila Kale Nagusia 35, 3. solairua 48009 BILBAO Bilbao, 2004ko urtarrilaren 12a. Zuzendari Nagusia, AITOR COBANERA.