Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2004ko otsailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

SPRI SA
770

IRAGARKIA, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, A.B.–rena (ISEB, AB.), hornitzaile izan litezkeenei dei egiteko dena.

Xedea: Bulegoak garbituko dituen zerbitzua.

Hornitzaile izangaien sailkapena: Bulegoak garbituko dituen zerbitzuaren hornitzaile diren enpresa espezializatuak.

Emandako xehetasun pertsonalak ISEB, A.B.–ren fitxategi automatizatu batean bildu ahal izango dira, horren helburua konpainia honek kontratatuko dituen ondasun eta zerbitzuen hornitzailegaien zerrenda kudeatzea delarik. Halaber, Fitxategian sartu, bertako xehetasunak aldatu, indargabetu edo aurkatzeko eskubidea ere hor dago, erabili nahi duenak eskabidea idatziz bidali beharko diolarik ISEB, A.B.–ri (Kale Nagusia, 35-3, 48009 Bilbao); betiere Izaera Pertsonaleko Xehetasunak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraiki.

Curriculum-a nora bidali eta informazioa non eskatu ahal den:

ISEB, AB.

Zerbitzu Orokorren Saila

Kale Nagusia 35, 3. solairua

48009 BILBAO

Bilbao, 2004ko urtarrilaren 12a.

Zuzendari Nagusia,

AITOR COBANERA.


Azterketa dokumentala