Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2004ko otsailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

SPRI SA
769

IRAGARKIA, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, A.B.–rena (ISEB, AB.), hornitzaile izan litezkeenei dei egiteko dena.

Xedea: Ikerkuntza-, garapen- eta berrikuntza-proiektuen ebaluaketan laguntzea ISEB, AB.ko Teknologia eta Berrikuntza Unitate Estrategikoaren sailari aholkuak emanez.

Hornitzaile izangaien sailkapena:

Ondoko arlo teknologikoetan adituak:

Informazio- eta telekomunikazio-teknologiak

Fabrikazio-teknologiak

Materialen teknologiak

Ingurumen-teknologiak

Energia-teknologiak

Bioteknologia

Izangaiek nortasun juridikoa duen entitate bateko partaide edota lizentzia fiskala indarrean duten profesional autonomoak izan beharko dute. Aurkezpen-idazkian euren filiazio administratibo osoa eta zein arlo teknologikotan diren aditu adierazi beharko dute.

Emandako xehetasun pertsonalak ISEB, A.B.–ren fitxategi automatizatu batean bildu ahal izango dira, horren helburua konpainia honek kontratatuko dituen ondasun eta zerbitzuen hornitzailegaien zerrenda kudeatzea delarik. Halaber, Fitxategian sartu, bertako xehetasunak aldatu, indargabetu edo aurkatzeko eskubidea ere hor dago, erabili nahi duenak eskabidea idatziz bidali beharko diolarik ISEB, A.B.–ri (Kale Nagusia, 35-3, 48009 Bilbao); betiere Izaera Pertsonaleko Xehetasunak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraiki.

Adituaren curriculum-a nora bidali behar den:

ISEB, AB.

Teknologia- eta Berrikuntza-Unitate Estrategikoa (TBUE)

Norentzat: Arturo Antón jn.

Kale Nagusia 35, 3. solairua

48009 BILBAO

Tel.: 94 403 70 38

Faxa: 94 403 70 22

Bilbao, 2004ko urtarrilaren 12a.

Zuzendari Nagusia,

AITOR COBANERA.


Azterketa dokumentala