26. zk., 2004ko otsailaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
SPRI SA
768
IRAGARKIA, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, A.B.–rena (ISEB, AB.), hornitzaile izan litezkeenei dei egiteko dena. Xedea: informazio eta komunikazioen teknologiekin lotutako inguruetan aplikazio informatikoak garatzea edota zerbitzuak eskaintzea. Hornitzaile izangaien sailkapena: informazio-teknologietako eta telekomunikazioetako enpresak. Xedea: ekipamendu informatikoa edota telekomunikazioekin lotutakoa. Hornitzaile izangaien sailkapena: ekipamendu hornitzaile diren informazio-teknologietako eta telekomunikazioetako enpresak. Emandako xehetasun pertsonalak ISEB, A.B.–ren fitxategi automatizatu batean bildu ahal izango dira, horren helburua konpainia honek kontratatuko dituen ondasun eta zerbitzuen hornitzailegaien zerrenda kudeatzea delarik. Halaber, Fitxategian sartu, bertako xehetasunak aldatu, indargabetu edo aurkatzeko eskubidea ere hor dago, erabili nahi duenak eskabidea idatziz bidali beharko diolarik ISEB, A.B.–ri (Kale Nagusia, 35-3, 48009 Bilbao); betiere Izaera Pertsonaleko Xehetasunak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraiki. Curriculum-a nora bidali eta informazioa non eskatu ahal den: ISEB, AB. Informazio Gizartearen Arloa Kale Nagusia 35, 3. solairua 48009 BILBAO Tel.: 94 403 70 10 caranaga@spri.es www.spri.net Bilbao, 2004ko urtarrilaren 12a. Zuzendari Nagusia, AITOR COBANERA.