26. zk., 2004ko otsailaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Nekazaritza eta Arrantza Saila
766
IRAGARKIA, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza zuzendariak hartutako erabakia jakinarazteko. Espediente hori itsas-arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legearen ustezko arau-hauspena dela-eta hasi da. Espedientea egin zaionari erabaki horren jakinarazpena helarazi nahi izan zitzaion arren, hori egitea lortu ez zenez, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Eta hau guztia jendaurrean jartzen da, interesaturik daudenek jakin dezaten, iragarki hau banako jakinarazpena baita interesaturik daudenentzat. Horrez gain, oharpide hauek egiten dira: Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesatuek 15 egun balioduneko epea daukate espedientea aztertzeko (espedientea Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzan dago ikusgai: Donostia kalea 1 – Vitoria-Gasteiz), beren defentsarako egokitzat hartzen dituzten arrazoibide, agiri eta argibide guztiak azaltzeko, eta, kasua bada, frogak proposatzeko eta prozeduran baliatuko dituzten bitartekoak zehazteko, hori guztia, prozedura hau abiatu duen instrukzio-egilearen aurrean.
ABIZENAK ETA IZENA	ESP. ZK.	ARAU-HAUSTEA 	ERABAKIA NOIZ 	HAUTSITAKO 		NOIZ EGIN ZEN	HARTU ZEN	ARTIKULUA URKIZA URIARTE, J.C.	PM 88/03	02/08/20	02/12/01	 6/98L 3,1. art. 6/98L 55.1. art. 				6/98L 53,6. art. 102/1997- D., 				I. Eranskina. Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 17a. Arrantza zuzendaria, JOSU SANTIAGO BURRUTXAGA.