Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2004ko otsailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
756

IRAGARKIA, 2003/2004 Umeen Gabonetako Parkean (PIN/UGP) Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak daukan "stand"-ean ekintza hezitzaileak eta animaziokoak planifikatu, diseinatu eta gauzatzeko kontratua esleitu dela jakinarazten duena (Esp.zk.: A-080/03-DJT).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Sailaren Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: A-080/03-DJT.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2003ko urriaren 17ko EHAA, 203 zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Gehienez: hirurogeita sei mila berrehun eta hirurogeita bost (66.265) euro (BEZ barne).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2003ko azaroaren 14a.

b) Kontratista: Juan Manuel Quintana López De Arostegui – Amalur Coordinadora de Cultura / Kultura Koordinakundea.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurogeita bi mila berrehun eta berrogeita hamar (62.250,00) euro (BEZ barne).

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 29a.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.


Azterketa dokumentala