26. zk., 2004ko otsailaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
754
IRAGARKIA, Bilboko Bizkaia plazan administrazioaren zereginetarako eraikin bat eraikitzeko obren administrazio-kontratuaren esleipena argitaratzekoa (KM 2003/111 esp.). 1.– Entitate esleitzailea. a) Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila. b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza). c) Espedientearen zenbakia: KM /2003/111. 2.– Kontratuaren ezaugarriak. a) Kontratu-mota: obrak. b) Helburua: Bilboko Bizkaia plazan administrazioaren zereginetarako eraikin bat eraikitzea. c) Loteak: ez. d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2003ko urriaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria (193 zk.) eta 2003ko urriaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala (238 zk.); Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera 2003ko urriaren 2an bidali zen. 3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era. a) Izapideak: presakoak. b) Prozedura: hitzartua. c) Esleitzeko era: 4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: hamahiru milioi zortziehun eta bost mila euro (13.805.000 euro). 5.– Esleipena. a) Eguna: 2003ko abenduaren 23a. b) Kontratista: UTE Olabarri – Moyua. c) Nazionalitatea: espainiarra. d) Esleipenaren zenbatekoa: hamahiru milioi hirurehun eta hogeita hamabost mila bederatziehun eta hogeita hiru euro eta hirurogeita hamazortzi zentimo (13.335.923,78 euro). Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 23a. Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea, CARMELO ARCELUS MUGICA.