26. zk., 2004ko otsailaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua
753
EBAZPENA, 2003ko abenduaren 15ekoa, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko lehendakariarena, 2003ko urriaren 13an egindako osoko bilkuran Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak arbitroen izendapenari buruz harturiko erabakia argitaratzeko dena. Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak 2003ko urriaren 13an egindako osoko bilkuran erabaki bat hartu zuen. Bada, haren berri guztiek izan dezaten, eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua arautzen duen maiatzaren 11ko 213/1999 Dekretuaren 10 d) artikuluan ematen zaidan eskumena erabiliaz, honako hau,
Ondoren datorren erabakiaren testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea: Lehenengoa.– Kooperatiben Arbitrajeko Araudiaren 26.1 artikuluarekin bat etorriz, Kooperatiben Arbitrajeko Euskal Zerbitzuko arbitro izendatzea honako hauek: Alejandro Elejabarrieta Goyeneche. Pilar Zubiarrain Lasa. Javier Aldazabal Etxeberria. María Pilar Rodríguez Álvarez. Fernando San José Martínez. Iñigo Nagore Aparicio. Carlos Martín Ginto Monzón Bigarrena.– Erabaki hau hartu aurretik Kooperatiben Arbitrajeko Euskal Zerbitzurako egindako arbitroen izendapenak indarrik gabe uztea. Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 7a. Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko lehendakaria, JESÚS ALFREDO ISPIZUA ZUAZUA.EBATZI DUT: