26. zk., 2004ko otsailaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
750
EBAZPENA, 2003ko abenduaren 5ekoa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, Lanbide Heziketako irakasleentzako Etengabeko Prestakuntza Ikastaroen antolakuntza eta garapenerako emandako dirulaguntzak aldatzen dituena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2003ko martxoaren 17ko Aginduaren bidez (apirilaren 1eko EHAA)Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin batera Lanbide Heziketako Irakasleentzako Etengabeko Prestakuntza Planaren garapenerako proiektuen aurkezpenean lankide izateko, erakunde publiko eta pribatuentzako deialdia egin zen. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2003ko ekainaren 3ko ebazpenaren bidez, ikastaro horien antolakuntza eta garapenerako dirulaguntza batzuk ematen ziren, denetara 182.366,00 euro izanda. Ekainaren 3ko Ebazpen honen, bigarren artikuluan, jardueraren batean onartutako irakasle-kopurua deialdi bakoitzerako eskainitako postu kopurua baino txikiagoa bada, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak luzatu edo indargabetu ahal izango duela agertzen da. Jardueraren bat indargabetzen bada, horren ondorioz sortutako gastuak ordaindu ahal izango dira, behar bezala justifikatuta. Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariaren 2003ko uztailaren 23ko ebazpenaren 5. artikuluan ere, eskakizun nahikorik ez duten jarduerak, indargabetu ahal izango direla, agertzen da. Ondoren, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariaren 2003ko urriaren 2ko (behin behinekoa) eta 2003ko urriaren 24ko (behin betikoa) Ebazpenen bidez, zeintzuk ikastaroei dirulaguntzak ematea ebazten zen. Horrela, 2003ko uztailaren 23ko ebazpenaren 5. artikuluaren arabera eta 2003ko urriaren 27ko hitzarmenen 9. hitzarkinaren arabera, eskatutako gutxieneko ikasle-kopurua ez zeukaten ikastaroak baliogabetzen ziren. Hori guztiagatik, aipatutako arauen arabera eta aplikazio orokorreko gainerako arauen arabera, honako hau
Artikulu bakarra.– Lanbide Heziketako irakasleentzako Etengabeko Prestakuntza Ikastaroen antolakuntza eta garapenerako dirulaguntzak (2003/2004 ikasturtea) ematen zituen 2003ko ekainaren 3ko Ebazpena aldatzea, I. Eranskinean agertzen diren Elkarteei eta hor agertzen diren kopuruetan, emandako dirulaguntza gutxituz.
AZKEN XEDAPENA Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean. Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 5a. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea, JORGE ARÉVALO TURRILLAS. Erakundea/	Hasierako Dirulaguntza	Amaierako Dirulaguntza	Gutxipena Entidad	Subvención Inicial	Subvención Final Euros	Minoración 	Euros (ekainaren 3ko Ebazpena	(urriaren 24ko Ebazpena	 Euroak/Euros 	Resolución de 3 de junio)	Resolución de 24 de octubre) Consultoría y Formación Formabask,S.L.	8.779,00	0,00	8.779,00 Ikaslan Bizkaia	37.923,10	33.404,10	4.519,00 Colegio Oficial de Doctores y Licenciados	7.700,00	7.700,00	0,00 Centro de Cualificación y Empleo,S.A.	5.950,01	0,00	5.950,01 Dominion, T.I.	11.000,00	8.800,00	2.200,00 Consultec, S.L.	21.216,49	14.494,92	6.721,57 Cadmo Conocimiento	13.165,34	3.614,71	9.550,63 Sasoia Tercera Edad	4.035,00	0,00	4.035,00 Fundación troconiz Santa Coloma	4.450,00	0,00	4.450,00 Ikaslan Gipuzkoa	37.845,27	19.367,47	18.477,80 Camara de Comercio de Gipuzkoa	2.520,00	0,00	2.520,00 Fundación Formación Técnica Máquina Herramienta	27.781,79	23.424,45	 4.357,34 TOTAL	182.366,00	110.805,65	71.560,35EBATZI DUT:
I. ERANSKINA/ANEXO I