Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2004ko otsailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Kultura Saila
748

AGINDUA, 2004ko urtarrilaren 14koa, Kultura sailburuarena. Agindu honen bidez, saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebatzi eta delako lanpostua betetzeke uzten da.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan eta sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Kultura sailburuak 2002ko urriaren 1ean emandako Aginduko (urriaren 21eko EHAAren 200.zk.) laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako goi-kargudun idazkari lanpostua(C/D taldea, 1001/95 kodea, 18 maila) betetzeke uztea.

Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, agindua Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu beharko da Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 14a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala