26. zk., 2004ko otsailaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
747
7/2004 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldean, ofizial/igeltseroen kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin betiko zerrenda (lortutako puntuen arabera antolatutakoa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen duena. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 346/2002 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldean, ofizial/igeltsero kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori uztailaren 5eko EHAAn, 127 zenbakian, argitaratu zen. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren urriaren 15eko 615/2003 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldean, ofizial/igeltseroen kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lortutako puntuen arabera antolatutakoa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zen. Deialdiko 5.7 oinarri-arauan xedatutakoaren ildotik, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak oposizio-aldia gainditu dutenen behin betiko zerrenda, epaimahaiak onartutakoa, aginduko du argitaratzeko EHAAn. Argitalpen horrek bi eranskin jasoko ditu. Horregatik guztiagatik eta langileak direla-eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa
Lehena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldean, ofizial/igeltseroen kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin betiko zerrenda, horretarako, ebazpen honekin batera doazen I. eta II. eranskinak erabilita. I. eranskinean destino-eskubidea duten langileen zerrenda agertuko da, eta, II. eranskinean, berriz, oposizio-aldia gainditu dutenen zerrenda jasoko da. Bigarrena.– I. eranskinean agertzen direnek beren destinoa aukeratu beharko dute 10 egun balioduneko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; horretarako, lehenengo, eskaera egiteko eredua eskuratu beharko dute (deialdiko 4.1 oinarri-arauan adierazitako egoitzetan), eta, gero, eredu hori bete eta aurkeztu. Izangaietako bakoitzak zenbanahi destino aukeratu ahal izango du, betiere, bakoitzaren lehentasunen arabera, ordenan adierazita. Hirugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 12a. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendaria, M.ª JESÚS MÚGICA ANDUAGA. I. ERANSKINA / ANEXO I NAN	IZENA ETA DEITURAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	GUZTIRA	 DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 TOTAL	 22.724.507	GAONA VIYUELA, JOSE IGNACIO	57,0000	 46,7600	103,7600	 NAN	IZENA ETA DEITURAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	GUZTIRA	 DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 TOTAL 22.724.507	GAONA VIYUELA, JOSE IGNACIO	57,0000	 46,7600	103,7600	 34.091.284	GARCIA TORBADO, ANGEL	74,0000	13, 4400	87,4400	 16.252.825	MELERO RABANAL, JOSE ANTONIO	72,0000	13, 7200	85,7200	 16.292.133	BASALO CASTRO, MIKEL	82,0000	2,4000	 84,4000	 16.293.533	RUIZ MARQUEZ, JOAQUIN	80,0000	1,1625	 81,1625	 44.671.093	ACEVES MARTINEZ DE MARIGORTA, RAUL	71, 0000	4,5375	75,5375	 30.601.717	OTAOLA ALDAY, SEBASTIAN	65,0000	2, 5125	67,5125	 78.863.569	LOPEZ BLAZQUEZ, FRANCISCO	66,0000	1, 4000	67,4000	 46.562.508	MOYA MONTOYA, RICARD	54,0000	5,4900	 59,4900	 72.730.781	NUÑEZ GALLARDO, UNAI	53,0000	1,3500	54,3500EBATZI DUT:
OFIZIALA-IGELTSEROTZA / OFICIAL-ALBAÑILERÍA
TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE
II. ERANSKINA / ANEXO II
OFIZIALA-IGELTSEROTZA / OFICIAL-ALBAÑILERÍA
TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE