22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
649
EDIKTUA, borondatezko porrotari buruzko 398/03 zk.ko judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Jesus Miguel Incinillas Fernandezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegiko idazkari naizenak, honakoa
JAKINARAZTEN DUT:
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian burututako 398/2003 zenbakiko espedientean —B.M.S. Systems S.A.ren borondatezko porrotari buruz burututakoan—, gaur emandako ebazpenez, 2003ko abenduaren 11n egindako Hartzekodunen Batzar Orokorrean ondorengoak aukeratu zirela argitara ematea erabaki da: Sindiko lehenengoa, Fernando Galilea Martínez; helbidea: Vitoria-Gasteizko Tenerias kalea 9, 1-A, telefonoa: 945 22 91 19; eta sindiko bigarrena, Ignacio Olazagoitia Olano; helbidea: Vitoria-Gasteizko Florida kalea 29, 1-D, telefonoa: 945 145670. Euren karguaz jabetu dira sindikook.
Eraginpeko guztiei jakinarazten zaie eze, porrot egin duenari dagozkionak aipatu sindikoei entregatu behar dizkietela.
Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hiruko abenduaren hemeretzia.
IDAZKARI JUDIZIALA.