22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
642
EDIKTUA, exekuzio hipotekarioari buruzko 603/03 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Francisco Javier Ibarretxe Barrenetxeak, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zk.ko Epaitegiko idazkari lanean diharduen ofiziala naizenak,
JAKINARAZTEN DUT:
Exekuzio hipotekario bat dela-eta Miguel Angel Garcia Lopezen eta Maria Josefa Dominguez Gilen aurka, Banco Popular Español S.A.k eskaturik, 603/03 zenbakiarekin epaitegi honetan burututako exekuzio-prozesuan honako hau erabaki da: euren tasazio-prezioarekin, beherago zehaztutako ondasunak enkante publikora ateratzea, hogei eguneko epe batez:
ENKANTEAN JARRITAKO ONDASUNAK ETA EUREN BALORAZIOA:
Azalera eskubidea 75 urterako. Bederatzi zenbakiko elementua: Aiega taldeko (Urioste-Ortuella) 37 atariko 7 etxesaileko 2 zenbakiko atariko beheko solairuan dagoen merkataritza lokala. Eraikitako bere azalera 40,84 metro karratukoa da. BOEren behin betiko kalifikazioa: 1997-02-04an; Portugaleteko Jabego Erregistroan inskribatuta 1167 liburukian, 63 liburuan, 208 orrian, 6922 zenbakiko finka.
Enkantearen zenbatekoa: 30.050,60 euro.
Azalera eskubidea 75 urterako. Bi zenbakiko elementua: Aiega taldeko (Urioste-Ortuella) 38 atariko 7 etxesaileko 3 zenbakiko atariko beheko solairuan dagoen merkataritza lokala. Eraikitako bere azalera 40,84 metro karratukoa da. BOEren behin betiko kalifikazioa: 1997-02-04an; Portugaleteko Jabego Erregistroan inskribatuta 1167 liburukian, 63 liburuan, 210 orrian, 6924 zenbakiko finka.
Enkantearen zenbatekoa: 30.050,60 euro.
Enkantea epaitegi honen egoitzan egingo da, Bide Onera z/g, 3. solairua, 48901 PK, 2003ko otsailaren 24ko 10:00etan.
1 Prozesuan ez da aipatzen enkantean aterako den higiezinean beste inor dagoen, exekuziopekoaz kanpo.
Epaitegi honen iragarki-oholean, gorago zehaztutako egoitzan dagoenean argitaratutako ediktuan jasotzen dira enkantea egiteko baldintzak, eta hortxe kontsultatu ahal izango dira.
2.– Hiri errentamenduen gainean Legeak xedatutakoari lotu beharko zaio eskuratzailea, kontratuaren lagapena dela-eta errentatzaileak errenta igotzeko duen eskubidea onartuaz.
Barakaldo (Bizkaia), bi mila eta hiruko abenduaren hogeita hirua.
IDAZKARI JUDIZIALA.