22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Derioko Udala
620
IRAGARKIA, hiru udaltzain-lanpostu, oposaketa irekiaren bidez eta derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna dutela, betetzeko deialdiaren oinarri-arauei buruzkoa.
Bizkaiko Egunkari Ofizialean, 2004ko urtarrilaren 8an, 4. zenbakian, agertzen dira argitaratuta deialdiaren prozedura-oinarriak. Horren arabera, hiru udaltzain-lanpostu bete nahi dira, oposaketa irekiaren bidez, derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna dutela, Administrazio Bereziko eskalan, Zerbitzu Berezien azpieskalan, udaltzain-postuan.
Deialdi honekin zerikusirik duten hurrengo iragarkiak Bizkaiko Egunkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-oholean argitaratuko dira, eta horietan bakarrik.
Eta hori guztia jakinarazten zaio jendeari, dagozkion ondorioak sor ditzan, eta, aldi berean, jakinarazten da oposaketa horretan parte hartzeko eskaera-orriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango dela, deialdiaren iragarkia Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Derio, 2004ko urtarrilaren 9a.