15. zk., 2004ko urtarrilaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
433
EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espediente baten gainean burututako 799/03 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zk.ko Epaitegiko epaile magistratuak honako hau,
JAKINARAZTEN DUT:
Segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedientearen 799/03 prozeduran, Antonio Lasarte Maestuk eta Maria Angeles Martinez de Aramaiona Argotek eskatuta, ondoko finkaren Etenik gabeko Segidako Traktuari berriro ekiteko jabetze espedientearen izapideak burutzen ari direla epaitegi honetan:
"Ukuilu-etxola-lastategirako erabiltzen den eraikinak osatutako finka; gaur egun lokala, berari dagokion lurrarekin batera Mediodíako Plazan, Santurden (Berantevilla, Araba) dagoena. Finka guztiaren azalera, katastroaren arabera, 265,26 metro karratukoa da; baina duela gutxi egindako neurketatik 278,00 metro karratuko azalera atera zaio, horietatik 101,80 metrok beheko solairuko lokala osatzen dute, eta gainerako azalera lur libreak osatzen du. Erdisotoa eta beheko solairua ditu eraikinak, biak ere lolalerako erabiltzen direnak. 101, 80 metro karratuko azalera du. Finkak kalea du iparraldetik, igarobide kalexka hegoaldetik, mediodíako plaza ekialdetik, eta kalea mendebaldetik.
Katastroko erreferentzia: 1 polígonoa, 200 orubea, 1 eta 2 eraikinak, 1 unitate fiskala."
Egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat etorriaz, idazki honen bitartez, dei egiten zaie ondokoei: eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagunei, ediktu hau argitaratzen denetik harako hamar eguneko epearen barruan espedientean azaldu ahal daitezen eta bidezko deritzotena alegatu ahal dezaten.
Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita laua.
IDAZKARIA.