15. zk., 2004ko urtarrilaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bizkaiko Probintzia Auzitegia
430
EDIKTUA, 802/02 munta txikiko prozeduraren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 3. Sekzioa
Errekurtsoa: 802/02 Munta txikiko Errek.
Errekurtso-egilea: Jose Maria Iturregui Gangoiti y Rosario Egaña Otazua.
Abokatua: Villar Villanueva, Jose Manuel .
Prokuradorea: Alfonso Jose Bartau Rojas.
Errekurritua: Jesus Olalde Rementeria y Francisco Javier Olalde Rementeria.
Gaia:
Aipatu errekurtsoan, 2003.12.10ean epaia eman da, zeinaren epaitza ondoko hauxe baita:
EPAITZA
Munta txikiko judizioari buruzko 94/00 autoetan, 2002ko uztailaren 30ean, M.ª Iturregui Gangoiti eta Rosario Egaña Otazuaren ordezkaritza prozesalak Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak emandako epaiaren aurka aurkeztutako apelazio errekurtsoa ezesten dugunez gero, hala egin behar-eta berretsi egiten dugu errekurritutako epaia, eta errekurtsoaren kostuak alde apelatzaileari ezartzen dizkiogu.
Ebazpena irmoa denean, autoak bidal bitez —ebazpen honen lekukotza atxikiz— euren jatorriko epaitegira, exekutatu eta bete daitezen.
Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu.
Demandatuaren gaur egungo bizilekua zein den jakiterik ez dagoenez eta demandako ESKATZEN DIOT zatiak eragiten dien pertsona ezezagunak aintzat hartuz, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko (PZLb) 497.2. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jakinarazten den ebazpenaren testu guztia interesatuaren esku dago auzitegi honetako Idazkaritzan.
Bilbo, bi mila eta hiruko abenduaren hamabosta.
IDAZKARI JUDIZIALA