15. zk., 2004ko urtarrilaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
427
EBAZPENA, 2003ko azaroaren 12koa, Immigrazio zuzendariarena, 2003ko irailaren 17ko Aginduak arautu dituen 2003-2004 aldirako immigrazio-arloko prestakuntza-beketarako eskariak ebaluatu eta beka horiek jasotzeko hautagaiak aukeratzeko kide anitzeko organoaren partaideak izendatzen dituena.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko irailaren 17ko Aginduak (urriaren 7ko EHAA) immigrazio-arloko prestakuntza-beken deialdiei buruzko prozedura-gaiak eta bestelakoak arautu ditu, eta 2003-2004 denboraldirako lau bekarako deialdia egin du.
Agindu horren 7. artikuluaren arabera, aipatu bekak esleitzeko sistema arrunta lehiaketa izango da, eta eskariak ebaluatzeko eta ebazpen-proposamena egiteko kide anitzeko organoa izendatuko da. Immigrazio zuzendariak eta Immigrazio Zuzendaritzako bi teknikarik osatuko dute organo hori.
Adierazitakoarekin bat, ondokoa
EBATZI DUT:
2003ko irailaren 17ko Aginduak arautu dituen bekei buruzko eskariak ebaluatu eta beka horiek esleitzeko proposamena egiteko hautaketa batzordea eratzea, eta ondoko pertsonak izendatzea esandako kide anitzeko organoaren partaide.
Immigrazio zuzendaria: Boladji Omer Bertin Oke.
Teknikariak: Pilar Matías Gurrea
Angel Serrano Chamizo
Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 12a.
Immigrazio zuzendaria,
BOLADJI OMER BERTIN OKE.