15. zk., 2004ko urtarrilaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Nekazaritza eta Arrantza Saila
421
4/2004 DEKRETUA, urtarrilaren 13koa, Arrantza Eskualdeen Garapeneko zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluaren j) idatz-zatian, 26. artikuluaren 6. paragrafoan eta 29. artikuluan agindutakoarekin bat, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko urtarrilaren 13an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Joseba Andoni Idoiaga Uribe jauna Arrantza Eskualdeen Garapeneko zuzendari izendatzea.
2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2004ko urtarrilaren 13an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.