15. zk., 2004ko urtarrilaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Nekazaritza eta Arrantza Saila
420
339/2003 DEKRETUA, urriaren 29koa, Arrantza Eskualdeen Garapeneko zuzendariak kargua utz dezala xedatzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluaren j) idatz-zatian, 26. artikuluaren 6. paragrafoan eta 29. artikuluan agindutakoarekin bat, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko abenduaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Aitor Maruri Txurruka jaunak, berak eskatuta, Arrantza Eskualdeen Garapeneko zuzendari kargua utz dezala xedatzea eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2003ko abenduaren 29an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.