Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2004ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
157

IRAGARKIA, Iniciativas Ecológicas, S.L. enpresari Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren 2003ko irailaren 10eko Agindua jakinarazteko dena.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailburuaren 2003ko irailaren 10eko Aginduz Iniciativas Ecologicas, S.L. enpresari espediente zigortzaile bat hastea erabaki zen, alegia, hurrengo ustezko bi arau-hauste larriak direla eta: hondakin arriskutsuen bilketa eta garraio jarduera Ingurumen Sailburuordetzak emandako dagokion hondakin arriskutsuen kudeatzaile baimenarik gabe burutzea eta bilketa eta garraio gai izan diren hondakin arriskutsuen azken kudeatzaileen izena hondakin arriskutsuen kontrol eta segipen agirietan faltsifikatzea. Arau hauste hauek Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 34.3 a) eta c) ataletan jasotzen dira, eta inkulpatuari hurrengo zigorrak ezarri ahal zaizkio, alegia, 6.010,12tik 300.506,5ra euroko isuna eta Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean aurreikusitako jarduerak burutzeko gehienez urte bateko inhabilitazioa.

Espedientatuari Agindua jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzea erabaki da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Agindua argitara ematen da, interesdun orok horren berri izan dezan eta guztiek jakinarazpen gisa har dezaten, eta gainera honako ohartarazpen hauek egin behar dira:

– Espediente zigortzailean dagoen dokumentazioa Iniciativas Ecológicas, S.L. enpresaren esku dago Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Ingurumen Sailburuordetzan, Donostia-San Sebastian kaleko 1ean, 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Espediente zigortzailearen izapidegile Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Ingurumen Sailburuordetzara atxikitako legelaria den Ainhoa Mintegi Elorriaga izendatu da. Errefusatze erregimena urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Administrazio Publikoen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28 eta 29 artikuluetan arautzen da.

– Hurrengoa jakinarazten da: Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa ezartzeko den azaroaren 20ko 306/2001 Dekretuaren arabera Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak eskumena du espediente zigortzailea ebazteko.

– Abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 8. Artikuluarekin bat etorriz, ustezko arau-hausleak bere erantzukizuna onartu dezake, prozedura dagokion zigorra ezarriz amaituko delarik.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 36.2 artikuluaren arabera, interesatuek hamabost eguneko epea dute egokia iritzi dieten alegazioak, dokumentuak edo informazioak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzi dieten frogabideak proposatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 20a.

Izapidegilea,

AINHOA MINTEGI ELORRIAGA.


Azterketa dokumentala