251. zk., 2003ko abenduaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7055
IRAGARKIA, 2896/03-2 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidali egin dela jakinarazteko eta hirugarren interesatuak epatzeko dena.
Interesa duen orori jakinarazten zaio ezen, Euskal Herriko Unibertsitateak 2896/03-2 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian aurkeztu ere. Bestalde, unibertsitaterako irakasleak aldi baterako kontratatzeari buruzko 247/2003 Dekretuaren, —urriaren 21ekoaren— aurkako da delako errekurtsoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikulua betetzeko, bederatzi eguneko epea jartzen zaie interesatu guztiei autoetan agertu eta pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 4a.
Azterlan eta Lege Araubide zuzendaria,
UNAI ZIARRETA BILBAO.