251. zk., 2003ko abenduaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7054
EDIKTUA, Ileana Reguera Ramírez andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa onesteko, Administrazio eta Zerbitzu sailburuordeak 2003ko urriaren 16an emandako Ebazpena jakinarazteko dena.
Idazki honetako idazpuruan aipatutako ebazpena, 2003ko urriaren 16koa, ezin izan zaio Ileana Reguera Ramírez andreari jakinarazi, beraz, ondoko artikuluan zehaztutako eran jakinarazten zaio: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikulua.
2003ko urriaren 16ko Ebazpena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, sailburuordearena, Ileana Reguera Ramírez andreak ezarritako gora jotzeko errekurtsoa onesten duena.
2003/2004 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri ikastetxeetan ordezkapenetarako izangaien behin betiko zerrenda onartzeko Langileriaren Kudeaketa zuzendariak 2003ko uztailaren 9ko Ebazpenaren aurka Ileana Reguera Ramírez andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa aztertu da, eta ondoko aurrekarietan oinarriturik ebazpena ematen da:.
AURREKARIAK
I.– 1995eko irailaren 13ko ebazpenak, Langileriaren Kudeaketa zuzendariarenak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri ikastetxeetan ordezkapenetarako izangaien zerrenda kudeatzeari buruzko jarraibideak onartu zituen.
II.– Ebazpen horretako 4. artikuluan xedatutakoarekin bat, 2003ko maiatzaren 27tik ekainaren 5era arte ondokorako aukera eman zitzaien izangaiei: aipatutako arauari jarraiki kudeatutako zerrendan agertzen diren datuen egiazkotasuna konprobatu ahal zezaten, bai eta ezarritako aukeretan aldaketak sar zitzaten ere.
Ordezkapenak egiteko izangaiek eskatutako aldaketak aztertu eta egin ondoren, Langileriaren Kudeaketa zuzendariak, 2003ko uztailaren 19ko Ebazpenaren bitartez, 2003/2004 ikasturtean ordezkapenak egiteko izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu zuen.
IV.– Behin-behineko zerrendaren kontra egindako erreklamazioak aztertu ondoren, Langileriaren Kudeaketa zuzendariak, 2003ko ekainaren 9ko Ebazpenaren bitartez, 2003/2004 ikasturtean ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda eman zuen argitara.
V.– Ileana Reguera Ramírez andreak azken ebazpen horren kontrako gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen sasoiz eta legez eren, eta bertan 1 HE duela adierazten du; beraz, errekuntza zuzen dadila eta 1 HE-arekin behin betiko zerrendan ager dadila eskatzen du, PL 1
Aurrekari horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie
ZUZENBIDEZKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 105 artikuluan honako hau ezartzen da:
"1.– Herri-administrazioek edozein unetan erreboka ditzakete kargak ezartzen dituzten edo inoren kalterako egintzak, beti ere, errebokazio hori ez bada legeek onartzen duten jaregite edo salbuespena, edo berdintasun-printzipioaren, interes publikoaren edo ordenamendu juridikoaren aurkakoa ez bada.
2.–Herri-administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak".
Bigarrena.– Izangaien behin betiko zerrendak "iuris tantum" egiazkotasun-presuntzioa du, noiz eta ez den frogatzen errekuntzaren bat dagoela, izan ere, kasu horretan, errekurtso honetan legez, izangai bakoitzaren benetako egoera kontsideratu behar baita.
Ileana Reguera Ramírez andrearen kasuari dagokionez, datuen transkripzioan errakuntza bat egin da, zuzendu egin behar dena, izan ere, 1 HE baitu, ordezkapenak egiteko izangaien zerrenda argitaratutakoan agertzen ez dena. Hala ere, aipatu meritua kontuan izan da izangaien hurrenkera zehazterakoan, izan ere, datu-baseak izaten dira kontuan zerrendak egiteko; eta datu-baseak etengabe eguneratzen dira, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren esku izaten dira, eta hori gauza jakina zen.
Aipatu arauak eta oro har aplikatu daitezkeenak kontuan izanik, eta eman dizkidaten ahalmenez baliatuaz, honako hau
EBATZI DU:
Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren 2003ko uztailaren 9ko Ebazpenaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan, 2003/2004 ikasturtean, ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda argitaratu zen. Eta ebazpen horren kontra, Ileana Reguera Ramírez andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa onetsi egiten da, hortaz, interesatuak 1 HE duela jaso beharko da.
ERREKURTSOAK
Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzietako epaitegi egokian, jakinarazi eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epearen barruan hain justu ere.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 16a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
Koldo Arrese García.
Bizileku ezagunik ez duenez, Ileana Reguera Ramírez andreari jakinarazpena egiteko balio dezan ematen dut idazki hau.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 3a.
Azterlan eta Lege Araubide zuzendaria,
UNAI ZIARRETA BILBAO.