251. zk., 2003ko abenduaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
7051
ESLEIPENA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Osakidetzako hainbat zentrotan jende guztiarentzako erabilgarri diren gelak eta kabinak telefonia- eta telebista-zerbitzurako ekipamenduz hornitzeko, eta ekipamendu hori instalatzeko eta ustiatzeko espedienteari dagokiona.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua erakunde publikoa, Araba kalea 45-E. 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefonoa: 945 00 60 00 Faxa: 945 - 137630.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza.
c) Espedientearen zenbakia: 400/20/1/0901/OSC1/ 062003.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: laguntza.
b) Helburua: Osakidetzako hainbat zentrotan jende guztiarentzako erabilgarri diren gelak eta kabinak telefonia- eta telebista-zerbitzurako ekipamenduz hornitzea, eta ekipamendu hori instalatzea eta ustiatzea.
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2003ko abuztuaren 1eko EHAA, 150 zenbakia.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 4.527 euro (urteko gutxieneko kanona) telefonia- eta telebista-zerbitzurako, eta 660 (urteko gutxieneko kanona) kabina-zerbitzurako.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2003ko azaroaren 26a.
b) Kontratista: Inversiones en máquinas de distribución de levante, S.L.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 4.527 euro/telebistako eta 660 euro/kabinako. Erabiltzaileek zerbitzu horiek erabiltzearren ordaindu beharko dituzten tarifak: eskaintzan zehaztutakoak.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 27a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
ELENA BRAVO SUÁREZ.