Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2003ko abenduaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7042

312/2003 DEKRETUA, abenduaren 16koa, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SA sozietate publikoari Euskotren Participaciones, SA sozietate publikoa sortzeko baimena emateko dena.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren sozietate publiko dira beren kapitalen zatirik handiena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren edo erakunde-mailako enteen esku dituzten sozietateak.

Legegintzako Dekretu horren 20.1.a artikuluak sozietate publikoak sortzeko kasutzat jotzen du sozietate publiko baten ezaugarriak dituen merkataritzako sozietate bat sortzea.

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SA sozietate publikoaren administrazio-kontseiluak 2002ko urriaren 3an izandako bileran, "Euskotren Participaciones, SA" izeneko sozietate anonimo bat eratzea erabaki zuen, eta Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SAk kapital sozialaren % 100 izango zuenez, sozietate publiko bat sortzeko baldintzak betetzen dira.

Legegintzako Dekretu horren 20.3 artikuluan ezartzen duenez, ordea, sozietate publikoak sortzeko Jaurlaritzaren Kontseiluaren dekretu bidezko baimena behar da, gainera.

Ondorioz, Garraio eta Herri Lan sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko abenduaren 16an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Baimena ematen zaio Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SA sozietate publikoari Euskotren Participaciones, SA sozietate publikoa sortzeko.

2. artikulua.– Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SA sozietate publikoak Euskotren Participaciones, SA sozietate publikoarentzat proposatutako estatutuak onartzen dira (1. eranskina).

3. artikulua.– Sozietatearen helburua da, oro har, ondasun higigarriak, higiezinak eta sozietatearen partaidetzak erosi, laga, eduki, gozatu, administratu, kudeatu eta negoziatzea, eta, bereziki:

a) Euskal Autonomia Erkidego barruan salgaien garraio-zerbitzu intermodalak (portua/trenbidea/errepidea baliatuko dituztenak) eman ahal izateko, trenbideko garraio-zerbitzu egokiak garatu eta eskaintzea.

b) Eskualde industrialetan trenbideko garraio-zerbitzuak garatzea.

c) Euskal Autonomia Erkidego barruan hiriko, hiri-inguruko eta eskualdeko garraio-zerbitzuak ematea, besteak beste, tranbia-zerbitzuak.

d) Oro har, logistika, salgaien garraio eta hiriko garraioaren inguruko enpresa eragiketa eta proiektu publiko nahiz pribatutan esku hartu eta parte hartzea.

e) Sozietatearen helburuarekin zerikusia duen eta Euskal Autonomia Erkidegoko garraio-sektoreko merkataritza eta ekoizpen jardueraren onerako den beste edozein lan.

4. artikulua.– Sozietatea eratzeko kapitala hirurogei mila ehun eta bi (60.102 Eur.) eurokoa izango da, eta baimena emango zaio Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SAri hirurogei mila ehun eta bi (60.102 Eur.) euro arteko akzioak harpidetzeko, hau da, partaidetzaren % 100; harpidetza horri dagokiona Akziodunen Batzar Nagusiak adierazitako epe-muga eta epeak errespetatuz ordainduko da.

5. artikulua.– Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SAren arauei jarraikiz izendatutako organoak sozietate publikoa eratzeko eskritura izenpetuko du notario aurrean, eta sozietatearen estatutuak onartuko ditu, administrazio-organoen izendapena formalizatu, behar diren ahalordeak eman, ekarpenak zehaztu, eta adierazitako akordioa betetzeko behar diren akzioak harpidetu eta akordioak izenpetu.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko abenduaren 16an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

ÁLVARO AMANN RABANERA.


Azterketa dokumentala