Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2003ko abenduaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
7041

283/2003 DEKRETUA, azaroaren 18koa, nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen dekretua aldatzen duena.

Abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuak laguntza-programa batzuk ezarri zituen nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko. Horietako batzuk Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura soilik finantzatuko dira; beste batzuk, berriz, aipatutakoen kontura eta aldi berean NBEEF eta AOFT funts komunitarioen kontura, nekazaritzako eta basoko produktuak eta akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak diren kontuan hartuta, hurrenez hurren.

Funts komunitarioekin kofinantzatutako laguntzen araubidea hiru erregelamendu komunitario garatu eta aplikatzearen ondorio da: Kontseiluaren ekainaren 21eko 1260/1999 Erregelamendua, egitura-funtsei buruzko xedapen orokorrak ezarri zituena; Kontseiluaren maiatzaren 17ko 1257/1999 Erregelamendua, Nekazaritza Bideratu eta Bermatzeko Europako Funtsen konturako landa-garapenerako laguntzari buruzkoa (NBBEF); eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 2792/1999 Erregelamendua, egiturazko helburua duten arrantzaren sektoreko esku-hartze motak eta horien baldintzak definitu dituena. Erregelamendu horiek plan biren bitartez ezarri dira Euskal Autonomia Erkidegoan: Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Jasangarrirako Planaren bidez eta Arrantza Sektoreko Egitura Ekintzen Planaren bidez, planok 2000-2006 indarraldia dutenez gero. Araudi honek, halaber, Europako Batzordearen 2002ko otsailaren 26ko 445/2002 Erregelamendua aplikatu beharra eskatzen du, alegia, Nekazaritza Bideratu eta Bermatzeko Europako Funtsen konturako landa-garapenerako laguntzari buruzko Kontseiluaren 1257/1999 Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezarri zituena.

Urriaren 29ko 256/2002 Dekretuak Nekazaritza eta Arrantza Saileko zuzendaritzen artean beste era batez banatu zituen eskumenak: Arrantza Eskualdeen Garapeneko Zuzendaritzari esleitu zizkion batetik, akuikulturako eta arrantzako eraldaketa-industrietarako inbertsioak sustatzea, eta bestetik, akuikultura eta arrantza sektoreko eraldaketa eta merkaturatzea antolatzeko eta sustatzeko programak gauzatzea. Jarduera horiek Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzarenak ziren 2002ko azaroaren 12ra arte (egun horretan jarri zen indarrean 256/2002 Dekretua).

Nekazaritza eta Arrantza Sailean eskumenak horrela banatu ostean eta urriaren 29ko 256/2002 Dekretua indarrean jarri ostean, abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuak arautzen dituen laguntzak bi zuzendaritzek kudeatu, izapidetu eta eman beharko dituzte, gaiaren arabera betiere: II. eta IV. kapituluetan jasotako laguntzak Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzak eta III. kapituluan jasotakoak, Arrantza Eskualdeen Garapeneko Zuzendaritzak.

Hori dela eta, arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntza-programak abenduaren 26ko 298/2000 Dekretutik kentzea erabaki du Nekazaritza eta Arrantza Sailak. Horiek beste arau baten sartuko dira: Arrantzaren Orientaziorako Finantza Tresnaren (AOFT) funtsen kontura kofinantzatutako laguntza-programak jasotzen dituen arauan. Aipatu dekretua, beraz, nekazaritzako, basoko eta elikagaigintzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programetarako utziko da soilik, NBBEF-Bermearen funts komunitarioarekin batera kofinantzatuko baitira. Eta horretarako, hain justu, eman eta argitaratzen da dekretu hau.

Horretaz gainera, beste bi aldaketa egin dira: abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren 11. eta 17. artikuluak eta A eranskineko 4. idatz-zatia ukitzen dute. Aldaketok egitea beharrezkoa da horietan jasotzen diren laguntzak dekretua aplikatzerakoan sortutako behar praktikoei egokitu ahal izateko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Jasangarrirako Planaren bidez (2000-2006) ezarri da Euskal Autonomia Erkidegoan Landa garapenari buruzko araudi komunitarioa, zeinak bi erregelamendu biltzen baititu: Kontseiluaren ekainaren 21eko 1260/1999 Erregelamendua, egitura-funtsei buruzko xedapen orokorrak ezarri zituena, eta Kontseiluaren maiatzaren 17ko 1257/1999 Erregelamendua, Nekazaritza Bideratu eta Bermatzeko Europako Funtsen konturako landa-garapenerako laguntzari buruzkoa (NBBEF).

Plan horren ondorioz, plana aplikatu eta betetzen ari zela, abenduaren 26ko 298/2000 Dekretua eman eta argitaratu zen. Horregatik, aipatu dekretuan zerbait aldatzen bada eta horren ondorioz Landa Garapen Jasangarrirako Planean agindu eta ezarritako zerbait aldatzen bada, plana aldatu beharko da, eta horrekin batera, Europako Batzordeari jakinarazi egin behar zaio, berak onartu beharko baitu. Dekretu honen hamargarren eta hamabigarren artikuluetan jasotako aldaketak, 298/2000 Dekretuaren 11. eta 17. artikuluak ukitzen baititu, Landa Garapen Jasangarrirako Plana aldatzea eskatzen du, eta hori Europako Batzordearen Erabaki batez onartu beharra dago. Horren ondorio da dekretu honen xedapen iragankorra.

Dekretu hau onartzeko aholkua eskatu zaie nekazaritzako industriaren sektorean ordezkaritza duten elkarteei.

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Batzorde Juridiko Aholkulariarekin bat, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko azaroaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.– Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren izenburua, honela geratuko da:

"298/2000 Dekretua, abenduaren 26koa, Nekazaritzako eta Elikagaigintzako produktuetarako laguntza-programa ezartzen duena (EGOKI programa)."

Bigarren artikulua.– Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren 1. artikuluko 2. paragrafoa ezabatu egin da.

Hirugarren artikulua.– Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren 2. artikuluko 1. paragrafoan:

Hau dio: "…II., III. eta IV. kapituluen arabera…", eta hau esan behar du: "…II. eta IV. kapituluen arabera…".

Laugarren artikulua.– Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren 2. artikuluko 2. paragrafoan:

Hau dio: "...II. eta III. kapituluen arabera…", eta hau esan behar du: "…II. kapituluaren arabera,…".

Bosgarren artikulua.– Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren 4. artikuluko 2. paragrafoan:

Hau dio: "…II. eta III. kapituluen arabera,…", eta hau esan behar du: "…II. kapituluaren arabera…"

Seigarren artikulua.– Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren 5. artikuluko 2. paragrafoa, honela geratu da:

"2.– D eranskinean ageri diren eskabide-inprimaki normalizatuetan aurkeztuko dira, eranskin berean zehazten den dokumentazioarekin batera (2-8 inprimakiak):

– I. inprimakia: eskabidea.

– II. inprimakia: zinpeko aitorpena.

– III. inprimakia: enpresari buruzko datuak.

– IV. inprimkaia: inbertsio-proiektua.

– V. inprimakia: produktuari eta merkatuari buruzko politika.

– VI. inprimakia: finantza-informazioa.

– VII. inprimakia: eragiketa baimentzeko baldintzen agiria.

–VIII. inprimakia: erantsi beharreko dokumentazioa.

Zazpigarren artikulua.– Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren 6. artikuluko 1. paragrafoa, honela geratu da:

"1.– Eskabideak aurkezteko epea urtero irekiko da, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren agindu batez. Edonola ere, eskabidea dagokion ekitaldiaren barruan aurkeztu bada, epearen barruan aurkeztu dela joko da."

Zortzigarren artikulua.– Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren 8. artikuluko 2. paragrafoan honako hau kendu da:

"…eta AOFT funts komunitarioaren…"

Bederatzigarren artikulua.– Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren 8. artikuluko 3. paragrafoan, hirugarren lerrekodan, in fine, honako hau kendu da:

"…eta AOFT funts komunitarioaren…"

Hamargarren artikulua.– Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren 11. artikuluari beste paragrafo bat erantsi zaio:

"6.– 150.000 eurotik gorako gastu lagungarriak dituzten inbertsioetarako zuzeneko laguntzen kasuan, onuradunek aurrerakinak eska ditzakete.

Inbertsioaren guztirako kostuaren %20 gainditzerik ez du izango aurrerakinaren zenbatekoak. Aurrerakina kitatzeko, bestalde, aurreratuko zenbatekoaren %110-aren pareko banku-berme bat eratu beharko da.

Onuradun publikoen kasuan, aurreko paragrafoan aurreikusitako ehunekoaren pareko berme bat, agintari eskudunak idatziz egina, onar daiteke. Baimendutako zenbatekorako eskubidea ezartzen ez bada, bermeak estalitako zenbatekoa ordaintzeko konpromisoa jaso beharko da idazki horretan. Esan beharra dago, bestalde, idatz-zati honen ondorioetarako, honako hauek soilik hartuko direla onuradun publikotzat: udalerriak eta udalerrien elkarteak eta zuzenbide publikoko erakundeak.

Inbertsioak eragindako gastu errealen zenbatekoak aurrerakinaren zenbatekoa gainditu duela egiaztatzen denean itzuliko da bermea."

Hamaikagarren artikulua.– Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren 14. artikuluaren 1. paragrafoa honela geratu da:

"1.– II. kapituluko laguntzak EAEko funtsekin bakarrik finantzatu ahal izango dira, nekazaritzari buruzko artezpideen arabera; edo, bestela, NBEEF funts komunitarioekin kofinantzatu daitezke, landa garapen jasangarriko planaren arabera."

Hamabigarren artikulua.– Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren 17. artikuluaren 1. paragrafoari beste epigrafe bat erantsi zaio:

"k) Errotaritzako produktuak erabili, eraldatu eta merkaturatzea."

Hamahirugarren artikulua.– Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren 19. artikuluan kendu egin da a) epigrafea.

Hamalaugarren artikulua.– Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren 20. artikuluaren 1. paragrafoko b) epigrafean, bigarren marratxoan:

Hau esaten du: "…eragiketaren hasierako tasa erabiliko da", eta hau esan behar du: "… laguntza emateko unean aplikatzekoa den erreferentzia tasa erabiliko da. Erreferentzia tasak irizpide objektiboei jarraituz Batzordeak aldian aldian finkatzen dituenak izango dira; Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira."

Hamabosgarren artikulua.– Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren III. kapitulua ezabatu egin da.

Hamaseigarren artikulua.– Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren 27. artikuluko 2. paragrafoan, in fine:

Hau dio: "... II. eta III. kapituluetan", eta hau esan behar du: "… II. kapituluan".

Hamazazpigarren artikulua.– Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren 28. artikuluko 1. paragrafoan, in fine:

Hau dio: "... II. eta III. kapituluetan", eta hau esan behar du: "… II. kapituluan".

Hamazortzigarren artikulua.– Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren 29. artikuluko c) epigrafea honela geratu da:

"c) Okelarekin egindako elikagaiak fabrikatzen dituzten enpresak, baldin eta elikagaiek produktuon %30a baino gutxiago badute.

Hemeretzigarren artikulua.– Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren 29. artikuluko g) epigrafean, in fine:

Hau dio "...I. eta III. kapituluetan", eta hau esan behar du: "…II. kapituluan."

Hogeigarren artikulua.– Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren 32. artikuluari beste paragrafo bat erantsi zaio:

"3.– Dekretu honen 29. artikuluko a) idatz-zatian jasotako laguntzei dagokienez, emandako laguntzen zenbatekoak diruz lagun daitekeen zenbatekoaren %40 gainditzerik ez du izango. Izan ere, entzefalopatia espongiforme kutsakorra detektatzeko probei, hildako abererei eta hiltegietako hondakinei dagokienez estatuek laguntzak emateari buruz Europar Batasunak ematen dituen jarraibideetan (2002/C 324/02) hala dago ezarrita, eta aplikatu beharrekoa da."

Hogeita batgarren artikulua.– Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarria kendu da.

Hogeita bigarren artikulua.– Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren D eranskina dekretu honen eranskinean agertzen den moduan geratu da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Hamargarren eta hamabigarren artikuluetan jasotako xedapenak etenda geratuko dira harik eta Europako Batzordeak erabaki-bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen jasangarriaren 2000-2006 Planaren aldaketa onartzen duen arte.

Europako Batzordeak Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen jasangarriaren 2000-2006 Planaren aldaketa onartzeko hartzen duen erabakiaren eragin-data argitaratuko du Nekazaritza eta Arrantza sailburuak agindu baten bidez.

Aldaketa onartu artean, dekretu honen hamabigarren artikuluan jaso den neurria hartzeko laguntzetarako deia egiterik ez da izango.

Bigarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko azaroaren 18an.

Lehendakaria,

JUAN JOSE IBARRETXE MARKUARTU.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.

Azaroaren 18ko 283/2003 Dekretuaren Eranskina. Nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen dekretua aldatu du dekretu horrek.

I. ESKABIDEA

_____________________________________________________jauna/andrea, NAN zk.: _______________

Hurrengoaren ordez:

	Enpresa: ___________________________________________________________________________

	IFZ/IFK: ___________________________ Kalea eta zk.____________________________________

	Telefonoa ___________________ Faxa: ________________

	Posta elektronikoa:____________________

	Udalerria: __________________(Lurraldea)__________PK: ____

	Nekazaritzako Elikagaien Industrien erregistro zk.: ______________________________

Jarduera sektore honen barrukoa: __________________________

Harremanetarako pertsona eta telefonoa: ___________________________________

HAU ESKATZEN DU: abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren ________________ kapituluan (II. edo IV. jarri) jasotako diru-laguntzetara biltzea, baldintza hauen arabera:

II. KAPITULUA: Arrantzako eta basoko produktuen eraldatzea eta merkaturatzea hobetzeko inbertsioentzako egitura-laguntzak (NBEEF-k kofinantzatuta)

_______________________________________________________________________________________

Egin nahi den inbertsioaren zenbatekoa, guztira (BEZa kanpo) __________ euro

____________ euroko finantza-errentamendua/mailegua eskatzen du

Inbertsioa gauzatzeko egutegia eta ordainketak:

	2003-09-15era arte (eskabidearen urtea) __________________ euro

	2003-09-16tik (eskabidearen urtea) 2003-12-31ra arte (eskabidearen urtea) ____________________ euro

	2004-01-01etik (hurrengo urtea) 2004-09-15era (hurrengo urtea) ___________________________ euro

	2004-09-16tik (hurrengo urtea) 2004-12-31ra (hurrengo urtea) ___________________________ euro

IV. KAPITULUA: Nekazaritzako elikagaigintzako eta elikagaigintzako bestelako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko EAEaren laguntza bereziak (EAEko FUNTSEKIN SOILIK FINANTZATUTAKOAK)

_______________________________________________________________________________________

Egin beharreko inbertsioaren zenbatekoa, guztira (BEZa kanpo): ________________________________ euro

Inbertsioa gauzatzeko egutegia eta ordainketak:

2003-12-31ra (eskabidearen urtea) _____________________________ euro

2004-01-01etik (hurrengo urtea) 2004-12-31ra (hurrengo urtea) _____________________________ euro

	

___________(e)n, 2003ko ___________ren ________________(e)an.

Ahalordedunaren sinadura eta enpresaren zigilua.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan agindutakoarekin bat etorriz, datuak fitxategi automatizatu baten erregistra daitezke, datuok hobeto kudeatzeko; Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak jasoko du informazioa. Eskatzaileak baimen adierazia ematen du datu pertsonal guztiak edo batzuk lagatzeko, Nekazaritza eta Arrantza Sailak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautu zituen 2002ko abenduaren 16ko Aginduan jasotako erabilera eta helburuen arabera. Interesatuek eskubidea dute datuok ikusi, zuzendu, ezabatu eta ez jartzeko, eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Orokorretan baliatu ahal izango dira eskubide horretaz, datuon tratamenduaren erantzule aipatu saila denez gero (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

II ZINPEKO AITORMENA

__________________________________________________________ jaunak/andreak, NAN zk.: __________

Ondorengo enpresaren ordez _____________________________________

IFK: ________________________

HAU AITORTZEN DU:

a) Laguntzak jasotzeko eskabidean egindako adierazpenak eta aurkeztutako dokumentazioa egiazkoak dira. Horiek gezurrezkoak izanez gero edo behar bezain zehatzak ez izanez gero, onartu egingo du dagokion erantzukizuna. Faltsutasun edo zehaztasun falta horri buruzko ezjakintasunik alegatzerik ez du izango, beraz.

b) Eskabide honetaz gain, ondoren aipatzen diren erakunde publiko edo pribatuei laguntza eskatu die proiektu hau egiteko, eta laguntza hauek jaso ditu gaurdaino; proiektu hau egiteko aurrerantzean eskatzen dituen laguntzen berri emateko hitza ematen du, halaber:

	Eskabidearen data	Erakundea	Programa	Eskatutako zenbatekoa	Emandako laguntza	

					

					

					

c) Inbertsioa gauzatu dela eta proiektua egin dela egiaztatzeko Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak behar duten dokumentazioa uzteko hitza ematen du, orobat.

d)

– _____ko abenduaren 31n (aurreko urtea) __________ langileko plantila zuen.

– _____ko abenduaren 31n (aurreko urtea) __________ euroko bolumen-negozioa zuen.

– _____ko abenduaren 31n (aurreko urtea) egindako balantze orokorraren arabera, aktiboa __________ eurokoa zen.

– Abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoari jarraituz, ondoren aipatzen diren baldintzetatik bateren bat betetzen duen enpresaren batek edo batzuk, zuzenean edo zeharka, enpresaren kapitalean %25 baino partaidetza handiagoa du(dute): _____ (BAI/EZ adierazi):

	– 250 langileko edo gehiagoko plantilla

	– 40.000.000 eurotik gorako negozio-bolumena urtean, edo

	– 27.000.000 eurotik gorako balantze orokorra

______________(e)n, 200 ko_____________ren ____________(e) an.

Ahalordedunaren sinadura eta enpresaren zigilua.

III. ENPRESAREN DATUAK

III.1.– Helbide fiskala

III.2.– Sozietatearen kapitala

EGUNGO EGITURA

	 Izena	Zenbatekoa	% 	

			

			

			

			

			

GUZTIRA			%100	

III.3.– Enpresak egindako jarduerak edo ekoiztutako produktuak

III.4.– Enpresak izan duen enpleguaren bilakaera (langile kopurua)

	N - 2	N + 1	Eskabidearen urtea (N)	N + 1	N + 2	

Zuzendaritza						

Administrazioa						

Komertziala						

Kalitate-kontrola						

I + G						

Fabrikazioa						

Plantilla, guztira						

Oharra: sektore bakoitza eraentzen duen hitzarmena kontuan hartuta (urtean lan egindako orduak)

IV. INBERTSIO PROIEKTUA

IV.1.– Inbertsioaren kokapena (herria, kalea, zenbakia)

IV.2.– Inbertsioaren xedea

Eskatzaileak argi eta garbi adierazi behar du zer inbertsio egin nahi duen, halako moldez non, adierazpena irakurrita inbertsioaren norainokoa eta ezaugarriak aterako diren (OSO GARRANTZITSUA).

IV.3.– Egin beharreko inbertsioa, banakatuta

	Kontzeptua	Eskabidearen urtea (N)	N + 1	

	Eraikinak			

Makinak			

Instalazioak			

Barne-garraioko elementuak 			

Informatika programak eta ekipoak 			

Gainerakoa (Arkitektoen, injineruen ordainsariak)			

GUZTIRA			

Oharra.– Aurkeztutako inbertsio-proiektuaren zenbatekoa zuzen ebaluatzeko, honako hauek aurkeztu beharko dira:

– Norbere kontura higiezinak eraiki, handitu eta eraikitzea: izenpetutako kontratu pribatuaren kopia edo obra gauzatzeko proiektuarena, bai eta proiektuaren obretarako lizentzia ere.

–Diruz lagunduko diren gainerako aktiboak: proforma fakturak, kontratu edo eskaera irmoen kopiak edo antzeko dokumentazioa.

IV.4.– Inbertsio-proiektuaren finantzazioa

	Jatorria	euro	

	Funts propioak		

	Banku-kredituak		

	Leasing(1)		

	Guztira		

(1) Oharra, Leasing: finantzazioak Leasing-a hartzen badu, Batzordearen 2000ko uztailaren 28ko 1685/2000 Erregelamenduaren 10. araua aplikatu beharko da (EE). Egitura-funtsek kofinantzatutako eragiketa-gastuen finantzazioari dagokionez, Kontseiluaren 1260/1999 Erregelamendua (EE) aplikatzeko xedapenak ezarri zituen aipatu erregelamenduak.

IV.5.– Inbertsioaren bidez egin nahi diren hobekuntzak (EZINBESTEKOA DA).

n Industria-plan berriak sortzea edo daudenak handitzea.

n Modernizatzea:

	n Teknologia edo prozesu berriak edo eraginkorragoak sartuz.

	n Produkzioa edo merkaturatzea arrazionalizatuz.

	n Produktuen kalitate orokorra hobetuz.

	n Produktu berriak lortuz.

	n Produktuak egokitu eta aurkezteko moduak hobetuz.

n Ekoizpen prozesuetako hobekuntza tekniko-sanitarioak.

	n Ontzikietan/enbalajeetan eta lehengaietan hondakinak eta subproduktuak kentzea edo gutxitzea.

n Kalitatezko artisau-lanak eraldatzea eta merkaturatzea.

n Nekazaritzako produktu ekologikoak merkaturatzea.

IV.6.– Proiektuak lehen sektorean izango duen eragina; sektorera ekar ditzakeen onurak aipatu beharko dira (Europako funtsek kofinantzatutako proiektuetarako soilik) (NAHITAEZKOA DA).

V. PRODUKTUA-MERKATUA POLITIKA

V.1.– Enpresaren salmenten bilakaera

	N - 2	N - 1	Eskabidearen urtea (N)	N + 1	N + 2	

Salmentak guztira						

Esportazioak						

Onurak						

V.2.– Hurrengo bi ekitaldietarako enpresak gauzatu behar duen merkataritza-planaren azalpena (lortutako produktuak, horien ezaugarri esanguratsuenak, aurkezteko modua eta banatzeko bideak adierazi beharko dira) (OSO GARRANTZITSUA).

V.3.– Erabilitako lehengaiak

Inbertsioaren aurretik eta ostean erabilitako produktuak: guztira %15a baino gehiago diren enpresak erabilitako produktuak adierazi.

	Eskabidearen aurreko 	Eskabidearen 	Eskabidearen ondoko 	

	urteak	urtea	urteak

Produktuak		N - 2	N -1	 N	N +1	N +2	

1.– 	Kopurua						

	Balioa						

2. - 	Kopurua						

	Balioa						

3. - 	Kopurua						

	Balioa						

4. - 	Kopurua						

	Balioa						

V.4.– Inbertsioaren aurretik eta ondotik eraldatutako/merkaturatutako produktuak

	Eskabidearen aurreko 	Eskabidearen 	Eskabidearen ondoko

	urteak	urtea	urteak

Produktuak		N - 2	N -1	 N	N +1	N +2	

1.-	Kopurua						

	Balioa						

2.-	Kopurua						

	Balioa						

3.-	Kopurua						

	Balioa						

4.-	Kopurua						

	Balioa						

VI. FINANTZA-INFORMAZIOA

60.101,21 eurotik gorako proiektuetarako bakarrik.

VI.1.– Urteko kontu itxiak galeren eta irabazien aurreikuspen kontuak

KONTZEPTUAK	N-2 URTEA	N-1 URTEA	N URTEA 	N+1 URTEA	N+2 URTEA	

/EKITALDIAK			(eskabidearen urtea)

	Zenbatekoak	%	Zenbatekoak	%	Zenbatekoak	 %	Zenbatekoak	%	Zenbatekoak	%	

EKOIZPEN BALIOA		100		100		100		 100		100	

Salmenta garbiak											

BESTE SARRERA

BATZUK											

Ustiapene-rako

diru-laguntzak											

Besterik											

SARRERAK

GUZTIRA											

Lehengaiak,

salgaiak erostea…ea.										 	

Kanpoko zerbitzuak

											

Zergak

											

Ustiapeneko beste

gastu batzuk											

DOITUTAKO

BALIO ERANTSIA											

Langile gastuak											

EKONOMIA-

EMAITZA GORDINA											

Dot. Amortizazioa

Ibilgetua											

Horniduren

aldaketa 											

EKONOMIA-

EMAITZA GARBIA											

Finantza-emaitzak											

– Finantza-gastuak 										 	

– Finantza-sarrerak										 	

– Kanbio-alde garbiak										 	

JARDUERAREN

EMAITZA											

Ezohiko emaitzak											

– Kapitalean egindako

diru-laguntzen

amortizazioa											

– Besterik											

ZERGEN

AURREKO

EMAITZAK											

Sozietateen

Gaineko Zerga											

EKITALDIKO

EMAITZA											

CASH FLOW											

VI.2.– Enpresaren balantzea

	AKTIBOA	N - 2	N - 1	Eskabide-aren urtea	N + 1	N + 2

A)	Akziodunak (bazkideak), eskatu

	gabeko ordainketak

						

B)	Ibilgetua						

	I. Ezarpen-gastuak

						

	II. Ibilgetze inmaterialak

						

	III. Ibilgetze materialak

						

	IV. Finantza-ibilgetzeak

						

	V. Funts propioak

						

C) 	Hainbat ekitalditan banatzeko

	gastuak

						

D) 	Aktibo zirkulatzailea

						

	I. Akziodunak, eskatutako

	ordainketak

						

	II. Izakinak

						

	III. Zordunak

						

	IV. Aldi baterako finantza-

	inbertsioak

						

	V. Epe motzerako akzio

	propioak

						

	VI. Diruzaintza

						

	VII. Urtealdi-amaierako

	doikuntzak

						

	GUZTIRA, OROKORREAN

	(A+B+C+D)						

	PASIBOA	N - 2	N - 1	Eskabide-aren urtea	N + 1	N + 2	

A)	Funts propioak						

	I. Harpidetutako kapitala						

	II. Jaulkipen saria

						

	III. Errebalorizazio erreserba

						

	IV. Erreserbak

						

	V. Aurreko ekitaldietako

	emaitzak

						

	VI. Galerak eta irabaziak

	(onura edo galera)

						

	VII. Konturako dibidendua,

	ekitaldian emandakoa

						

B)	Hainbat ekitalditan banatzeko

	diru-sarrerak

						

C) 	Arrisku eta gastuetarako

	aurreikuspenak

						

D)	Hartzekodunak, epe luzera

						

E)	Hartzekodunak, epe laburrera

						

	GUZTIRA, OROKORREAN

	(A+B+C+D+E)						

VII. ERAGIKETA BAIMENTZEKO BALDINTZEN DOKUMENTUA
(Finantza-laguntza eskatzeko bete beharrekoa)

Abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaz araututako laguntzak betez,

Finantza-erakundea _________________________________________________________________________

Bulegoa _____________________________________________Telefonoa: ______________________

Nekazaritzako elikagaigintzako sektorerako laguntzak emateko hitzarmenaren babesean, honako hau formalizatuko luke:

______________________________ enpresari, IFK: ________

ordezkaria:__________________________ NAN zk.: ________

Eragiketa

MAILEGUA	n

LEASING	n

Kreditu Ofizialeko Institutuaren hitzarmenaren baitan (BAI/EZ)

Elkarren Bermerako Sozietate batek abalatuta (BAI/EZ)

Entitate abal-emailea __________________________________________

Hauek dira baldintzak:

ZENBATEKOA:______________________

EPEA (urteak) __________________ (Gabealdia barne)

GABEALDIA (hilabeteak) _____________________

EPE-MUGAK: __________(urtekoa, seihilekoa, hiruhilekoa, hilekoa)

AMORTIZAZIO KONSTANTEA: Bai / Ez 		URTESARI KONSTANTEA: Bai / Ez

INTERES TASA

FINKOA: ____________

ALDAKORRA:___________(Euribor-a ___ hilabete + X)

Finantza-erakundearen	Enpresaren data

Data, sinadura eta zigilua	sinadura eta zigilua

VIII. AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

1. Inprimaki guztiak (7) behar bezala beteta.

2. Legezko ordezkariaren aholordetze-eskritura eta NANaren fotokopia.

3. Jarduerarako lizentzia.

4. Enpresa eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta dituela egiaztatzen duen agiria.

5. Aurkeztutako inbertsio-proiektuaren zenbatekoa zuzen ebaluatzeko, honako hauek aurkeztu beharko dira:

	–Norbere konturako higiezinak erosi, handitu edo eraikitzen badira, izenpetutako kontratu pribatuaren kopia edo obra gauzatzeko proiektuarena, bai eta hori egiteko obra-lizentzia ere.

	–Gainerako laguntzetarako, kontratu edo eskaera irmoen kopia.

√ Edonola ere, abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren 5. artikuluaren arabera, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzak nahi duen beste agiri edo informazio osagarri eska diezaioke enpresa eskatzaileari, laguntza-eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko.

AURKEZTEKO LEKUA:
EUSKO JAURLARITZA
NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritza
Donostia kalea 1- 01010 VITORIA-GASTEIZ
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan

jasotako bideen bitartez ere bai.


Azterketa dokumentala