149. zk., 2003ko uztailaren 31, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Urkabustaizko Udala
4450
IRAGARKIA, udal-arau subsidiarioak aldatzeko espedientea hasiera batean onesteari buruzkoa.
Udalbatzak, 2003ko uztailaren 10ean egindako aparteko osoko bilkuran, udal-planeamenenduko arau subsidiarioen B motako 2. aldaketa puntualari dagokion espedientea hasiera batean onestea erabaki zuen; honako hauxe da, labur adierazita, aipatutako aldaketa hori:
- Urkabustaizko Udalerriko Katastroan agertzen den 3. poligonoko 58. zenbakidun katastro-lursaila hiri-lurzoru modura sailkatzeko proposamena.
Herritar guztiek horren beri izan dezaten iragarkiak argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Arabako Aldizkari Ofizialean eta lurralde historiko honetako egunkari irakurrienetako batean, eta, iragarki horietarik azkena argitaratzen denetik hasita, hilabeteko epean, espedientea informazio-aldian egongo da, Udal Idazkaritzan eskuragarri, bakoitzak egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan.
Izarra, 2003ko uztailaren 11.